San Markoko furgoneta ibiltaria gaur auzoz auzo

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 3a, 07:27

Etxeko hondakin arriskutsuen gaikako bilketarako San Marko Mankomunitateko furgoneta Usurbilen izango da hilero moduan, asteazken honetan, maiatzaren 3an. Auzoz auzo ibiliko da.

Hilero lehen asteazkenetan honako ibilbide hau osatzen du San Marko Mankomunitateko furgonetak:
9:00-11:00 Mikel Laboa plaza.
11:05-11:20 Aginagako frontoia.
11:30-11:40 Txokoalde.
11:45-11:55 Santuenea.
12:05-12:15 Zubietako Eliza.
12:20-12:30 Txikierdi.
12:35-12:45 Kalezarko komentua.

Mankomunitatetik ohartarazten dutenez, "etxean sortutako hondakin arriskutsuak osagai ezberdinak nahastu gabe (bereziki likidoen kasuan) eraman behar dira furgonetara".

Bertan jasotako hondakinak "kudeatzaile baimenduei bidaltzen zaizkie modu egokian kudeatzeko. Hala, osagai toxikoek ingurumena kaltetzea saihestuko dugu, zabortegi kontrolatuan tratatu beharreko hondakinen kopurua murriztuko da eta birziklatzeari esker, lehengaiak aurreztuko dira. Bildutako olio erabilia biodiesela fabrikatzeko erabiltzen da".

Hilero lehen eta azken asteazkenetan etortzen da gure artera San Markoko furgoneta. Azken asteazkenetan Mikel Laboa plazan egoten da, lehen asteazkenetan tartetxo batez baita, baina auzoz auzoko erronda egiten du gero. Segidan duzue furgoneta honetara eraman ditzakezuen etxeko hondakinen zerrenda eta ordutegiak. Bestela egunero Atalluko Garbigunea ere zabalik duzue, bereziki tamaina handiko hondakinak eramateko.

GARBIGUNEA
Ordutegia: 10:15-13:00/16:00-19:00 (astelehenetik ostiralera); 9:00-13:00 (larunbatak).
Onartzen diren hondakinak (gaikako edukiontziak ere badira bertan):

  1. Etxeetan obra txikiak egin ondoren sortutako eraikuntza-hondakinak eta obra-hondarrak, uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik
  2. Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, poliestirenoa.
  3. Birziklagarriak ez diren plastikoak: pertsianak…
  4. Tamaina handiko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak…
  5. Metalak eta txatarra
  6. Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak
  7. Egurra: paletak, altzariak, kaxak, oholtzak…
  8. Beira laua: kristala
  9. Kartoizko bilgarriak
  10. Auto eta motorren pneumatikoak, hagun edo metalezko zatietatik bereiziak.
  11. Aparatu elektriko eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak…
  12. Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, sukaldeko etxetresna elektrikoak…
  13. Jostailuak
  14. Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxian)
  15. Metagailuak: auto-bateriak eta metagailuak orokorrean
  16. Fluoreszenteak eta lanparak
  17. Inprimagailuetako tonerren karkasak
  18. CDak eta DVDak
  19. Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxian)
  20. Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak…


SAN MARKO MANKOMUNITATEKO FURGONETA IBILTARIA
Biltzen dituen gaiak
Sukaldeko olioa; pintura, bernizak, disolbatzaileak, kolak...; lanparak eta fluoreszenteak; etxetresna elektriko txikiak; telefono mugikorrak; garbiketarako produktu kimikoak; termometroak; informatikako materiala (pantailak, teklatuak...); pilak eta bateriak; aerosol toxikoak (intsektizidak, lakak...); automobiletako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak...; kamerak eta argazkilaritza-materiala; erradiografiak; herbizidak eta intsektizidak; inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak; jostailu elektriko eta elektronikoak; CDak, DVDak...

Prebentzio neurriak
-Kontsumo txikiko bonbillak eta fluoreszenteak eraginkorragoak dira eta iraupen luzeagoa dute.
-Jostailuak eta aparatu elektronikoak hautatzeko orduan, eman lehentasuna sare elektrikora konektatzen direnei; bigarrenez, bateria kargagarriak dituztenei eta, azkenik, pila kargagarriez hornitzen direnei.
-Erabili osagai naturalez (ozpin, limoi, patata...) fabrikatutako produktuak etxea garbitzeko.
Erabili inprimagailuetarako kartutxo eta toner kargagarriak.
-Hautatu ur-pinturak.
-Saiatu bota baino lehen etxetresna elektriko eta aparatu hondatuak konpontzen.
-Optimizatu zure ekipo informatikoaren prestazioak bere elementuak mantenduz (memoria zabaltzea...). Erabili behin eta berriz graba daitezkeen CDak edota pendrive izenekoa.
-Saiatu zuk behar ez dituzun objektuak beste pertsona batzuk erabiltzea.

Egutegia
-Hilero lehen asteazkenetan:
9:00-11:00 Mikel Laboa plaza.
11:05-11:20 Aginagako frontoia.
11:30-11:40 Txokoalde.
11:45-11:55 Santuenea.
12:05-12:15 Zubietako Eliza.
12:20-12:30 Txikierdi.
12:35-12:45 Kalezarko komentua.

-Hilero azken asteazkenetan:
9:00-12:45 Mikel Laboa plazan.

Oharra: bilketa eguna jai egunez egokitzen bada, ez da bilketa zerbitzurik izango.

Informazio gehiagorako: sanmarkos.eus