2023-24 ikasturtea

Zirimara eta multikirolak, hurrengo ikasturtera begira

Noaua Aldizkaria 2023ko maiatzaren 3a

Iazko Andatza Egunean Zirimara familia planaren bueltan bildutakoak ondoko argazkian.

Irailetik aurrerako eskolaz kanpoko jardueren eskaintzan parte hartu nahi dutenak adi; Zirimara eta multikirolei buruzko hainbat deialdi iragarri dituzte asteotarako.

Datorren 2023-24 ikasturtea prestatzen hasteko garaia da honakoa. Irailetik aurrerakoari begira, Zirimara eta multikirolak ekimenei buruzko informazio bilerak, ate irekien saioak eta izen-ematea iragarri dute hurrengo asteotarako. 

Gogorarazi dutenez, "Eskola Kirolean parte hartzeko derrigorrezkoa da kiroldegiko bazkide izatea, norbanako edo familiako modalitatean; 2021az geroztik, eskolaz kanpoko kirolean aritzeko zein kiroldegiko abonamendurako hobariak edo dirulaguntzak daude, norberaren errentaren araberakoak".


Informazio bilerak
Hurrengo ikasturteko Eskola Kiroleko Zirimara (LH1-2-3-4) eta multikirolen (LH5-6) informazioa
eman eta plangintza aurkezteko informazio bilerak deitu dituzte egunotan:
• Maiatzak 9: LH1 eta LH4 artean egongo diren ikasleen familientzat. (Agerialdeko
jangelan, 17:00etan).
• Maiatzak 11: LH5-6 mailatan egongo diren ikasleen familientzat. (Agerialdeko jangelan,
17:00etan).

Ate irekiak
Zirimara hobekiago ezagutzeko ate irekien saioak antolatu dira:

Zirimara Usurbilen:
• Maiatzak 9 eta 16. HH5-LH1-LH2 (16:30 – 18:30)
• Maiatzak 11 eta 18. LH3-LH4 (16:30 – 18:30)
Zirimara Zubietan:
• Maiatzak 10 eta 11. 16:45-18:15.
Zirimara Aginagan:
• Maiatzak 8 eta 15. 16:45-18:15.
Zirimara familian
• Maiatzak 9 eta 16. 0-6 urte (17:30-18:30).

Izen-ematea
Hilabete honetako bigarren hamabostaldian zabalduko dute 2023-24 ikasturtera begirako izen-ematea; maiatzaren 15etik 26ra. Online bideratu beharko da, esteka honetan: Eskola Kirola.
Ordainketa: ES45 3008 0259 1121 8354 1214 (ikastolako kontu korrontea).
Ordainketaren agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera bidali behar da.