Usurbilgo kzgunea
Maiatzean goizez zabalduko dute Usurbilgo Kzgunea. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Maiatzak 17-19, 9:00-11:00 "Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin".
-Maiatzak 22-31, 9:00-11:00 "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".
-Ekainak 1-9, 16:000-18:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
-Ekainak 12-22, 16:00-18:00 "Google Aplikazioak zure Smartphonean".
-Ekainak 26-30, 18:00-20:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
Informazio gehiago hemen:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
“Askari osasuntsuak”
Maiatzaren 16an asteartea, arratsaldeko 17:00etan Potxoenean, Igor Gorriti eta Lucia Ucarren eskutik. “Zer jan edo ez jan? Zer dago ondo eta zer gaizki? Nondik hasi elikaduraren heziketan? Elikadura osasuntsuaren inguruko hitzaldi-tailer praktikoa. Bost minututan prestatzeko pikoteoa ere egongo da!”. Izen-ematea aurrez usurbilkultura.eus plataforman.
Sendabelar-tailerra Santuenean
Maiatzaren 12an, 17:30-19:30 artean, Santuenea elkarteak antolatuta bilgunearen egoitzan bertan, "Sendabelar-tailerra: etxerako garbitasun produktuak" saioa. "Etxerako erabiltzen ditugun garbitasun produktuen osaera zein den aztertu eta aukera jasangarriagoak erabiltzen saiatuko gara". Izen-ematea: 10 euro (elkarteko bazkideek 7 euro), 670 027 731 telefono zenbakian.
Lehen Sorosle eta Sorospen ikastaroa
DYAren eskutik maiatzaren 8tik 26ra, 19:00-21:00 artean Munalurran duten egoitzan. "Egunerokoan izan daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute DYAko kideek: bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… Ezagutza arrunt, baina erabilgarriak izango dira. Modu eroso eta atseginean erakusten dituzte ezagutza hauek teoria eta praktika uztartuta". Ikastaro amaieran frogak egingo dituzte, eta gainditzen dituztenek DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango dute. Bideotatik eman daiteke izena: dyagipuzkoa.com / 943 464 622. Prezioa: 120 euro. Ez da aldez aurreko ezagutzarik izan behar.
Jakin Jardunaldia
UEU-ren udako 51. ikastaroen baitako "Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak" izeneko Jakin Jardunaldia, ekainaren 22an eta 23an izango da aurten. Jardunaldirako matrikulazio epea maiatzaren 28an irekiko dute ueu.eus atarian.
Etumeta AEK
"Bizi euskara hurbiletik" aldarriaren bueltan plazaratu du Etumeta AEK euskaltegiak uda parterako antolatu den eskaintzaren berri:
-Euskara ikasi eta seme-alabekin euskaraz aritzeko familia barnetegiak: uztailak 3-14/17-28/uztailak 31-abuztuak 11.
-Euskaraz bizi eta azterketak prestatzeko euskara-eskolak eskainiko dituzten bi asteko barnetegiak.
-Online bidezko nahiz euskaltegietako ikastaroak: A1, A2, B1, B2, C1, C2 mailak.
Informazio gehiago, aek.eus atarian.