Usurbil K.E.-ren bilera, futbola edota pilota partidak asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 5a, 08:36

Senior nesken eskubaloi taldea osatzeko bilera, futbol eta pilota partidekin batera, tartean Usurbilgo 50. Eskupilota Txapelketaren hasiera. Asteburu hau ere izerdi patsetan datorkigu.

Senior nesken eskubaloi taldea osatzeko bilera
2023-24 denboraldirako senior nesken eskubaloi taldea osatzeko dagoen asmoaz hitz egiteko bilera deitu du Usurbil Kirol Elkarteak ostiralean, maiatzaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan Oiardo Kiroldegian.“Dakizuen bezala oso garrantzitsua izango da bertaratzea, eta ezin izanez gero, gurekin jarri harremanetan eta zuen asmoez berri eman!”, egin dute gonbita.


Pilota

Maiatzak 5, ostirala
18:00 Alebinen errendimendu txapelketako partida (Pagazpe2-Intxurre1) eta kadeteen lau t´erdiko txapelketako partida (Pagazpe-Errasti - Hernani-Arretxe):
19:00 Usurbilgo 50. Eskupilota Txapelketaren hasiera, senior mailan: Egiguren-Elosegi (Azpeitia) - Zabaleta-Olaiz (Oiartzun).
Lehen aurrekanporaketa, bigarrena igandean.


Futbola
Haranen:
Maiatzak 6, larunbata
09:30 Kadetepreferenteak: Usurbil FT.-Urnieta KE.
11:15 Eskolartekoa.
12:30 Infantil mutilak: Usurbil FT.-Kostkas KE A.
16:00 Preferenteneskak:Usurbil FT.-Zestoa KB.

Maiatzak 7, igandea
Futbol Eskola.
16:30 Jubenilak: Usurbil FT-Arrupe Chaminade CD D.

Kanpokoak:
Maiatzak 6, larunbata
09:30 Infantil neskak, Beasaingo Igartzan: Goierri Gorri A-Usurbil FT A
10:30 Donostiako Cesar Beniton: Intxaurdi A-Usurbil FT B
10:15 Kadete neskak, Segurako Alustizan: Aizkorri FT-Usurbil FT
13:05 Kadete mutilak, Lasarteko Michelinen: Ostadar C-Usurbil FT B
17:30 Erregionalak, Donostiako Herreran: Asoleus CF-Usurbil FT B
19:25 Preferente mutilak, Donostiako Berion: S. Tomas Lizeoa-Usurbil FT

Maiatzak 7, igandea
09:30 Jubenilak, Donostiako Herreran: Sporting de Herrera B.-Usurbil FT B.


Sega
Euskal Herriko 14. Bakarkako Sega Ligari ekingo diote;besteak beste, Yugatx Agirre herrikideak. Hiru saio izango ditu asteotan:
-Maiatzak 6, 17:00 Etxalekun.
-Maiatzak 21, 12:00 Hernanin.
-Ekainak 3, 17:00 Altzon.

 

Eskubaloia

Larunbata:
-Usurbil infantil neskak - Aloña Mendi (10:30, Oiardon)
-Usurbil B infantil mutilak - Amenabar C (11:45, Oiardon)
-Txikipolit Zarautz ZKE - Usurbil KE senior mutilak (Aritzbatalden, 13:00)
 
 Astelehena (maiatzak 8):
-Usurbil KE jubenil mutilak - Saieko eskubaloia (Oiardo, 19:15)




3. Uxue Trail lasterketan izen-ematea
Mendi lasterketa solidarioan izen-emateko epeak zabalik jarraitzen du kronoak.com atarian. Lasterketa luzea (20 km), motza (11,5 km), Uxue Paseoa (5,5 km) eta dortsal solidarioa izango dituzue aukeran. Ekainaren 18an izango da 3. Uxue Trail. 9:00etan abiatuko da frontoitik.