Lan poltsa hauek osatzeko "prozesuak eta oinarriak onartu ditu". Iragarki honetan jakinarazi dutenez, bestalde, "hautatutako pertsonek Garbitanian sor daitezkeen beharrak estaltzeko, (ordezkapenetarako eta iraupen jakin zein postu finkoak estaltzeko) kontratuak izango dituzte (mugagabe edo iraupen jakinekoak)".
Xehetasunak oraindik plazaratzeke dituela ohartarazi du Garbitaniak. "Hautagaiek bete behar dituzten baldintzak, prozesu bien nolakotasuna, aurkeztu beharreko dokumentazioa, eskabideak eta oinarriak Garbitaniako webgunean (www.garbitania.eus) egongo dira eskuragarri datozen egunetan". Eskabideak eskatutako dokumentazioarekin batera maiatzaren 26ra arte aurkezteko epea egongo da. "Kategoria bakoitzeko dagokion eskabidea aurkeztu beharko da", zehaztu dute Garbitaniatik. Bideotatik egin beharko dira eskaerok:
-Garbitaniako bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 9:30-14:00 artean.
-Posta bidez, helbide honetan: Lastaola poligonoa 3. A-12 eraikina. Ereñotzu auzoa, Hernani.
Hiru udalez osatua
Garbitania "hondakinak gaika bildu eta kudeatzeko baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz, bere bazkide diren udalerriei kalitatezko zerbitzua eta prezio justua eskaintzen dizkien entitate publikoa gara". Astigarragako, Hernaniko eta Usurbilgo udalek osatzen dute Garbitania. 57 langile ditu egun; 11 teknikari eta 46 biltzaile-gidari eta kale-garbitzaile. Zerbitzuok eskaintzen ditu: atez ateko bilketa, kale-garbiketa, hondakinen auditoria, bideragarritasun-txostenak, etxe eta auzo konposta, lege-aholkularitza, Zero Zabor sustatzeko neurriak. Garbitaniari buruzko informazio gehiago, garbitania.eus atarian jaso dezakezue.