#M28

EAJ-PNV alderdiaren aurkezpen ekitaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 5a, 07:00

Udal hauteskundeei loturiko kanpaina maiatzaren 12an hasiko da ofizialki. Alderdiak ordea, lehenagotik ari dira lanean. Euren hautagaiak eta hautes-zerrendak aurkezten, besteak beste. Ostiral honetan EAJ-PNVren txanda izango da.

Usurbilgo EAJ-PNV alderdiak aurkezpen ekitaldi bat egingo du ostiral honetan, hilak 5, arratsaldeko 19:00etatik aurrera  Artzabalgo plazan.    

 

Usurbildarrentzat aukera berriak emateko konpromisoa

Usurbilgo alderdi jeltzaleak duela bi aste prentsa-ohar baten bidez jakinarazi zuenez, “aurrerantzean bidelagun izango duzuen gizon-emakume taldea usurbildar guztien ongizatearen eta bizi kalitatearen alde lan egiteko helburuarekin osatu dugu”.

Xabier Otxoa izango da EAJren zerrenda gidatuko duena. Alkategai jeltzalearen esanetan, “hartzen den erabaki orok, gutxienez, ondorio bat dauka eta hau da unea erabaki berriak hartzeko. Taldean, usurbildarrentzat aukera berriak emateko konpromiso  osoa daukagu, seriotasunez, anbizioz eta ilusioz, herriari, etorkizunera begira, ziurtasunak emateko erantzukizuna hartzen dugu”.