Usurbilgo Elkargunearen proiektua aurkeztu diete herriari

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 7a, 12:23

Kulturgileentzat Elkargunea sortzeko proiektua aurkeztu dute Aranerrekako parkean. Ikuskizun txiki batekin irudikatu dute proiektuaren filosofia eta manifestu txiki batekin azaldu dituzte proiektuaren helburuak. Amaitzeko, aurkezpenerako propio prestatutako abesti bat jo dute eta Iñorkiñak taldeak kontzertua eskaini du goiza borobiltzeko.