Anbulatorio ataria, literaturari eskainitako txokoa

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 7a, 13:34

Ondoko irudiko liburua utzi dute osasun-etxearen atarian.

Ikusi Andatza Egunetik bueltan, igande eguerdi honetan anbulatorio atarian ikusi ahal izan duguna. Jos Royren "Balea" izeneko liburua utzi dute bertan. Osasun-etxearen ataria literaturaren txokoan bilakatuta. 

2016an Maiatz argitaletxeak plazaraturiko liburuko "balea abere erraldoi eta mitikoa, neskatxa baten miresmen eta amets bilakatzen da. Olerkigintza garaikide batek mundu kaotiko bat kondatzen du irudi lanzinanteen bidez".

Euskal Idazleen Elkartearen web orrialdean honela deskribatu dute sortze lan hau. "Balea poesia bilduma elebidun bat da, olerkigintza garaikidearen forma ezberdinak erabiltzen dituena. Itsasoko erraldoiatik dauka bere gaia, mitologiako mustro sinbolikoa den baleatik. Betetasun, garbitasun eta mugagabetasunez amesten duen haur baten irudimenarekin itsas mundu batekilako topaketa da. Itsas zola kezkagarri eta mundu kezkati eta kontzientzia gabeko gizadiaren artean bide bat irekitzen da irudimenaren indarraz. Liburua Eric Demelis marrazkilariak apaindu du".