Gutxitan entzungo ditugun doinuez gozatzeko aukera hiru egun barru. Herri honetan ederki sustraituak dauden musika instrumentu ezberdinen konbinazio bereziaren lekuko izango da maiatzaren 12an Salbatore Eliza. Bertan ekingo dio Jexux Artze Kultur Elkarteak asteburura begira antolatu duen Usurbilgo 2. Txalaparta Festari. Txalaize kontzertua iragarri dute hilaren 12rako.
Udalerri honetan ezagunak izan eta errotuak dauden bi musika instrumenturen arteko kontzertua izango da; txalaparta eta Elizako organoa uztartuko baititu emanaldi berezi honek. Hori gutxi ez eta, haizezko musika tradizionalak ere tartekatuko ditu saioak. Mixel Etxekopar arduratuko da horretaz. Xiberotarrak abestu ere egingo du kontzertuan. Berarekin ariko dira Kimu Txalaparta taldeko kideak, eta Elizako organo berezia jotzen Jesus Martin Moro.
Kontzertu berezi honekin emango diote hasiera asteburu osora luzatuko den 2. Txalaparta Festari:
Usurbilgo 2. Txalaparta Festa: Jexux Artze gogoan
Maiatzak 12, ostirala
Goizean, Udarregin Txalaparta kontzertu didaktikoa (DBH4ko ikasleekin).
19:00 Salbatore elizan TXALAIZE Kontzertua: KIMU (Txalaparta), Mixel Etxekopar (ahotsa eta haizezko musika tresna tradizionalak) eta Jesus Martin Moro (organoa).
Maiatzak 13, larunbata
11:45-14:00 Herri erromeria Mikel Laboa Plazan:
Adar deia.
Txalaparta irekia.
Albokariak.
Txalaparta irekia.
Txalaparta ikasleen emanaldiak.
Txorizo egosi eta sagardo banaketa.
14:30 Bazkaria Patri jatetxean
Txartelak salgai 25 euroan Lizardin edo 645 008 735 (azken eguna maiatzaren 10a).
18:00 Kontzertuak herriko hainbat txokotan, Olanoenea plazatik hasita:
Usurbilgo txalapartariak.
TXOTX Txalaparta taldea.
Zigoitiako Txalapartariak.
BIOTX.
Maiatzak 14, igandea
19:00 "Bide bazterrean Hi eta Ni kantari" Peru Galbeteren laburmetraia Sutegiko auditorioan.
Ondoren, kontzertua.
Sarrerak: 5€ (usurbilkultura.eus edo Noaua!ren egoitzan) edo usurbilkultura.eus plataforman.
Zehaztasunak: "Peru Galbetek Joxan Artzeren hitzen oihartzunean sortu du 'Bide bazterrean hi eta ni kantari' film laburra. Punto de vista jaialdian estreinatu zuen martxoan. “Joxean Artzeren poemak entzun eta irakurtzen ditugu film honetan. Film hau poema ere bada. Poema laburra, poemaz, soinuz, iraganeko irudiz eta oraingo irudiz egina.” Laburmetraiaren proiekzioaren aurretik, kontzertua eskainiko du Peruk.
Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., NOAUA! K.E., Zumarte, Usurbilgo Udala, Saizar.