Miriam Arrillagak eta Uxue Murillok V. Bizkaia paleta txapelketa irabazi dute

Erredakzioa 2023ko maiatzaren 9a

Emakumezkoen V. Bizkaia paleta txapelketa apirilaren 14an hasi zen eta beste bi jardunaldi jokatu ziren  apirilaren 21ean eta 28an. Guztiak Bizkaia frontoian. Finalean, Murillo-Arrillaga bikotearen aurkaria Irazustabarrena-Gorostiaga izan zen.

Hiru partida jokatu ziren finalean. Lehena aise irabazi zuten, 6-12 emaitzarekin. Bigarren partida Irazustabarrena-Gorostiaga bikotearentzat izan zen, 12-11 emaitzarekin. Partida erabakigarrian, 9-12 nagusitu ziren Uxue Murillo eta Miriam Arrillaga. Azken garaipen honi esker, txapel bana eskuratu zuten.