Lan-poltsa deialdiei buruzko argibideak plazaratu ditu Garbitaniak

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 9a, 13:36

Garbitania Zero Zabor S.M.-k gidari-biltzaile eta peoi balioanitzen lan poltsak eratzeko deialdia iragarri zuen maiatzaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Xehetasunak garbitania.eus web orrialdean aurki ditzakezue.

Hain zuzen, GAO-ren iragarkian Garbitaniak berri eman zuenez, "hautagaiek bete behar dituzten baldintzak, prozesu bien nolakotasuna, aurkeztu beharreko dokumentazioa, eskabideak eta oinarriak Garbitaniako webgunean (www.garbitania.eus) egongo dira eskuragarri datozen egunetan".

Informazio hau guztia kaleratu du dagoeneko. Lerrootan zenbait datu:

Gidari-biltzaileen lan-poltsa eratzeko deialdia
Xedea: "Garbitania Zero Zabor S.M. gidari biltzaile aukeratze prozesua arautzea da, sortu dakiokeen behin-behineko, aldi baterako beharrak asetzeko lan poltsa eratuko delarik eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin- betiko kontratazioak egitea posible izango da".
Baldintza nagusiak: 16 urte beteak izatea, eskola-ziurtagiri edo parekoa den titulazio maila izatea, 1. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila izatea, C gidabaimena edo baliokide baten eta Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiriaren jabe izatea.
Eginkizunak: lansaioa Garbitaniak zehaztutakoa izango da, zerbitzuaren premien arabera. "Garbitaniak zerbitzua eskaintzen duen udalerrietan hondakin bilketan zein kale-garbiketan, gidari-lanak eta bilketa-lanak egitea" izango da.
Eskabideen aurkezpena: maiatzaren 26a baino lehen, Garbitaniaren bulegoan edo posta bidez.
Hautaketa prozesua:
-Bi fase: oposizioaldia (gehienez 50 puntu) eta lehiaketa fasea (gehienez 50 puntu).
-"Hautaketa prozesua gainditzen duten izangaiek lan poltsa eratuko dute, lortutako puntuen arabera. Lan poltsa hori erabili ahal izango da Garbitaniak izan litzakeen aldi baterako lan premiak betetzeko, unean uneko lanpostu hutsak betetzeko, aldi baterako programak egiteko, eginkizunen pilaketagatik, behin- behineko beharrak betetzeko eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da".
Informazio gehiago (bilketa protokoloa, frakzioen bereizketa, kale garbiketari buruzko informazio orokorra, hiri hondakinen bilketari buruzko Usurbilgo eta Hernaniko udal ordenantzak...): garbitania.eus


Peoi balioanitzen lan-poltsa eratzeko deialdia
Xedea: "Garbitania Zero Zabor S.M. peoi balioanitzen aukeratze prozesua arautzea da, sortu dakiokeen behin-behineko, aldi baterako beharrak asetzeko lan poltsa eratuko delarik eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da".
Baldintza nagusiak: 16 urte beteak izatea, eskola-ziurtagiri edo parekoa den titulazio maila izatea, 1. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila izatea, C gidabaimena edo baliokide baten eta Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiriaren jabe izatea.
Eginkizunak: Lansaioa Garbitania Zero Zabor S.M.k zehaztutakoa izango da, zerbitzuaren premien arabera. "Deialdi honen xede den lanpostuaren funtzioa ondorengoa da: Garbitaniak zerbitzua eskaintzen duen udalerrietan, hondakin bilketa zein kale garbiketan, kategoriari dagozkion lanak egitea".
Eskabideen aurkezpena: maiatzaren 26a baino lehen, Garbitaniaren bulegoan edo posta bidez.
Hautaketa prozesua:  
-Bi fase: oposizioaldia (gehienez 60 puntu) eta lehiaketa fasea (gehienez 40 puntu).
-"Hautaketa lehiaketa-oposizioa prozesua gainditzen duten izangaiek lan poltsa eratuko dute, lortutako puntuen arabera. Lan poltsa hori erabili ahal izango da Garbitania Zero Zabor S.M.k izan litzakeen aldi baterako lan premiak betetzeko, unean uneko lanpostu hutsak betetzeko, aldi baterako programak egiteko, eginkizunen pilaketagatik, behin-behineko beharrak betetzeko eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da".
Informazio gehiago (bilketa protokoloa, frakzioen bereizketa, kale garbiketari buruzko informazio orokorra, hiri hondakinen bilketari buruzko Usurbilgo eta Hernaniko udal ordenantzak...): garbitania.eus



Hiru udalez osatua
Garbitania "hondakinak gaika bildu eta kudeatzeko baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz, bere bazkide diren udalerriei kalitatezko zerbitzua eta prezio justua eskaintzen dizkien entitate publikoa gara". Astigarragako, Hernaniko eta Usurbilgo udalek osatzen dute Garbitania. 57 langile ditu egun; 11 teknikari eta 46 biltzaile-gidari eta kale-garbitzaile. Zerbitzuok eskaintzen ditu: atez ateko bilketa, kale-garbiketa, hondakinen auditoria, bideragarritasun-txostenak, etxe eta auzo konposta, lege-aholkularitza, Zero Zabor sustatzeko neurriak.
Garbitaniari buruzko informazio gehiago, garbitania.eus atarian jaso dezakezue.