Miren Amuriza eta bere "Basa" liburuaren aurkezpen saioaren ondotik, Miren Agur Meaberen "Bihotzak Dun-Dun" sorkuntza lana hartuko dute ahotan gaur Sutegi udal liburutegian LH6koekin, Yolanda Arrietak bideratuko duen hitzorduan. "Learen aita langabezian geratu, eta goiko Ixidro zaharra zaintzen hasi da. Neskatxoak harreman hori, eskolako gorabeherak, familiako kontuak, lagunen arteko abenturak eta abar kontatuko dizkigu, baita noizean behin izaten dituen bidaiak ere. Bidaia horietan amets bera izaten du beti: oraindik zein den ez dakien lore bat topatu beharra. Urtaroen haritik eta hainbat testu mota erabiliz gutunak, poemak, igarkizunak, kantak
ume sentibera baten eguneroko bizimodua kontatu digu Miren Agur Meabek".
Udaberria liburutegian
Maiatzak 10, asteazkena
18:00 Miren Agur Meaberen "Bihotzak Dun-Dun" liburua aztergai izango duen literatura solasaldia LH6ko gaztetxoekin, Yolanda Arrietak bideratua.
Maiatzak 18, osteguna
18:00 Ipuin kontaketa liburutegian HH4ko haurrentzat Miriam Mendozarekin.
Maiatzak 23, asteartea
18:00 Ipuin kontaketa HH5eko haurrentzat liburutegian, Ixabel Agirresaroberekin.
Maiatzak 25, osteguna
18:00 Ipuin kontaketa liburutegian 6 urtetik gorako haurrentzat, LH1etik aurrerakoentzat, Dorleta Kortazarrekin.
Ekainak 6, asteartea
19:00 Gaztelerazko solasaldia. Txani Rodriguezen "Los últimos románticos" (Seix Barral) liburua aztertuko dute egilearekin berarekin.
Oharra: liburuen aleak Sutegi udal liburutegian eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.