2. Txalaparta Festa

Txalaparta Festako bazkaritarako txartela eskuratzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 10a, 09:07

Larunbatean Patrin egingo den bazkaritarako lekua hartzeko azken eguna duzue gaurkoa.

Ate joka dugun asteburuan ttakun hotsek hartuko dute herria, 2. Txalaparta Festarekin. Besteak beste, larunbaterako, maiatzaren 13rako, herri erromeria iragarri dute goiz partean iazko edizioan egin zuten moduan eta emanaldiak herriko hainbat txokotan arratsalde partean. Bi hitzorduon arteko zubi-lana Jexux Artze K.E.-k Patrin antolatu duen bazkariak egingo du. Otordurako izen-emateko azken eguna duzue gaurkoa.

Usurbilgo 2. Txalaparta Festa: Jexux Artze gogoan
Maiatzak 12, ostirala
Goizean
, Udarregin Txalaparta kontzertu didaktikoa (DBH4ko ikasleekin).
19:00 Salbatore elizan TXALAIZE Kontzertua: KIMU (Txalaparta), Mixel Etxekopar (ahotsa eta haizezko musika tresna tradizionalak) eta Jesus Martin Moro (organoa). 

Maiatzak 13, larunbata
11:45-14:00 Herri erromeria Mikel Laboa Plazan:
Adar deia.
Txalaparta irekia.
Albokariak.
Txalaparta irekia.
Txalaparta ikasleen emanaldiak.
Txorizo egosi eta sagardo banaketa.

14:30 Bazkaria Patri jatetxean
Txartelak salgai 25 euroan Lizardin edo 645 008 735 (azken eguna maiatzaren 10a).

18:00 Kontzertuak herriko hainbat txokotan, Olanoenea plazatik hasita:
Usurbilgo txalapartariak.
TXOTX Txalaparta taldea.
Zigoitiako Txalapartariak.
BIOTX. 

Maiatzak 14, igandea
19:00 "Bide bazterrean Hi eta Ni kantari" Peru Galbeteren laburmetraia Sutegiko auditorioan.
Ondoren,
kontzertua.
Sarrerak: 5€ (usurbilkultura.eus edo Noaua!ren egoitzan) edo usurbilkultura.eus plataforman.
Zehaztasunak: "Peru Galbetek Joxan Artzeren hitzen oihartzunean sortu du 'Bide bazterrean hi eta ni kantari' film laburra. Punto de vista jaialdian estreinatu zuen martxoan. “Joxean Artzeren poemak entzun eta irakurtzen ditugu film honetan. Film hau poema ere bada. Poema laburra, poemaz, soinuz, iraganeko irudiz eta oraingo irudiz egina.”  Laburmetraiaren proiekzioaren aurretik, kontzertua eskainiko du Peruk.

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., NOAUA! K.E., Zumarte, Usurbilgo Udala, Saizar.