Usurbilgo II. Txalaparta Festa

'Bide bazterrean Hi eta Ni kantari', Artzeren inguruko filma

Erredakzioa 2023ko mai. 11a, 10:53

Peru Galbetek ikuskizun bikoitza eskainiko du igande honetan Sutegin.  Kantari gisa hasiko da eta 40 minutuko kontzertuaren ondoren, ‘Bide bazterrean Hi eta Ni kantari’ film labur berria aurkeztuko du. “Joxan Artzeren poesia eta bere ikuspuntua ageri dira dokumental honetan, eta hori dena nire ikuspuntuarekin uztartu nahi izan dut”, Peru Galbetek aitortu   digunez. Dokumentalaren trailerra duzue hauxe.

Usurbilgo II. Txalaparta Festa: Jexux Artze gogoan

Maiatzak 12, ostirala

  • Goizean, Udarregin Txalaparta kontzertu didaktikoa (DBH4ko ikasleekin).
  • 19:00 Salbatore elizan Txalaize kontzertua: Kimu (Txalaparta), Mixel Etxekopar (ahotsa eta haizezko musika tresna tradizionalak) eta Jesus Martin Moro (organoa).

 

Maiatzak 13, larunbata

  • 11:45-14:00 Herri erromeria Mikel Laboa Plazan: Adar deia, txalaparta irekia, albokariak, txalaparta irekia, txalaparta ikasleen emanaldiak, txorizo egosi eta sagardo banaketa.
  • 14:30 Bazkaria Patrin. Txartelak salgai Lizardin edo 645 008 735 telefono zenbakian (azken eguna maiatzaren 10a).
  • 18:00 Kontzertuak herriko hainbat txokotan, Olanoenea plazatik hasita: Usurbilgo txalapartariak, Txotx Txalaparta taldea, Zigoitiako Txalapartariak, Biotx.

 

Maiatzak 14, igandea

  • 19:00 Peru Galbeteren emanaldi bikoitza: 'Uarren oldea' kontzertua eta ondoren ‘Bide bazterrean Hi eta Ni kantari’ Sutegiko auditorioan.
  • Sarrerak: 5 euro (usurbilkultura.eus edo NOAUA!ren egoitzan).
  • Antolatzailea: Jexux Artze K.E.
  • Laguntzailea: NOAUA!.