Udarako eskubaloi kanpusa antolatu du Usurbil KEk

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 11a, 19:06

2023an Usurbil Kirol Elkarteak 60 urte beteko ditu eta azken urte hauetan, Usurbilen eskubaloiak duen arrakasta ikusirik, uda honetan eskubaloi kanpusa antolatzea erabaki du klubak. Eskubaloi kanpusa, Usurbilgo Oiardo kiroldegian izango da ekainaren 22, 23, 26, 27 eta 28 egunetan izango da, goizeko 09:30etatik 12:30etara. Ura eta hamaiketakoa norberak eraman beharko du.

Kanpusean eskubaloiarekin erlazionatutako ariketa eta jolas desberdinak egingo dituzte haur eta gazteek, baina baita beste zenbait jarduera ere. Eskubaloi kanpusa, LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko umeei eskainiko diete. Ekintza batzuk, adin guztiak elkartuta egingo dituzte eta beste batzuk adin-taldeka.

 

Eskubaloi kanpus honetako izen-ematea egiteko, honako formulario hau bete beharko dute interesadunek: https://forms.gle/i1nUTx8ErXXeYxZX8 eta  40€ko transferentzia egin beharko dute hurrengo kontu korrontean: ES80 3008 0259 1747 4227 6324. Familia bereko anai-arreben izen ematearen kasuan, bakoitzak 30€ ordaindu beharko ditu. Epemuga maiatzaren 26a izango da.

 

Edozein zalantza izanez gero, Usurbil Eskubaloi Kirol Elkarteko zuzendari Jon Aizpurua Cansecorekin harremanetan jarri:  +34 688 63 14 55 telefono zenbakian edota posta elektroniko bidez, usurbilkirolelkartea@gmail.com helbidean.