Kirol agenda betea astebururako

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 12a, 08:08

Denetarik eta denontzat ekitear garen asteburu honetan.

Gipuzkoako pilota txapelketa
Gipuzkoako txapelketako hiru partida jokatuko dira ostiral honetan.

Maiatzak 12 ostirala
18:00
Alebinak 2. Maila (binaka):
Pagazpe 1-Intxurre 3
Infantilak 2. Maila (binaka)
Pagazpe-Lapke 4
Kadeteak 2. Maila,
4 1/2 ko txapelketa
Pagazpe-Murumendi

Aztarri-Cup
Usurbilgo jaiei begirako zenbait txapelketa abian dira; tartean, pala txapelketa. Pilotakoa maiatzeko bigarren hamabostaldian abiaraziko dute. Ostiral honetan, maiatzaren 12an, bestalde, Aztarri-Cup txapelketako lehen neurketak jokatuko dira frontoian. Ekainaren 17ra arte luzatuko den gazte asanbladakoen ekimenean "hainbat astez kirolaz gozatzeko aukera paregabea izango duzue!", iragarri dute. Hokey eta artzikirol txapelketak ikusgai izango ditugu asteotan.

Herri kirolak
Igandeko, maiatzaren 14ko San Ixidro Eguneko egitarauan hitzorduok izango dira:

Maiatzak 14, igandea
13:00 Aizkolariak: Igoin Pikabea eta Unai Etxebarria.
18:00 Herri kirolak: pentatloia eta harri-jasotzaileak.
-Pentatloian: Andoni eta Jakes Iruretagoiena.
-Harrijasotzen: Lur Errekondo, Ane Zinkunegi eta Hodei Iruretagoiena.

Emakumeen Itzulia
Iaz bezala, emakumeen txirrindulari Itzuliak, "Itzulia Women" izenekoak Usurbil zeharkatuko du maiatzaren 14an. Hirugarren eta azken etapa Donostian hasi eta amaituko da, 18:40 aldera. Ibilbidean zehar, N-634 errepidetik barrena zeharkatuko ditu Aginaga eta Usurbil. Antolatzaileen esanetan, "dena erabakiko duen etapa. Ibilbideak Donostiako Klasikoa simulatzen du, Lezotik Jaizkibelera igota eta Murgileko hormatik Mendizorrotzeraino igota. Oriorako jaitsiera eta Donostiarako hurrengo kilometroak erlojupeko indibiduala izango dira, helmugara iritsi eta sailkapen nagusian garaipena lortzeko". Informazio gehiago, itzulia-women.eus atarian.








Futbol partidak
Haranen:
Maiatzak 13, larunbata
09:15 Infantil neskak: Usurbil FT A-Landetxa KT
10:30 Kadete neskak: Usurbil FT-Elgoibar CD
16:00 Jubenilak: Usurbil FT B-Texas CF
18:15 Erregionalak: Usurbil FT B-Astigarraga Mundarro B

Maiatzak 14, igandea
10:00 Futbol Eskola.
17:00 Preferente mutilak: Usurbil FT-Orioko FT

Kanpokoak:
Maiatzak 13, larunbata
12:30 Kadete mutilak, Matigoxotegi (Donostia): Kostkas KE E-Usurbil FT B
16:30 Preferente kadeteak Mutrikun: Mutriku Burumendi FG-Usurbil FT
17:30 Infantilak Zarauzko Astin: Zarautz KE A-Usurbil FT

Maiatzak 14, igandea
17:30 Jubenilak Errenteriako Fanderian: Touring KE B-Usurbil FT A
18:00 Preferente neskak, Hernaniko Zubipen: Hernani CD B-Usurbil FT