Ostiral gauak gogotik girotuko dituen Aztarri Cup bueltan da! Bart jokatu dituzte lehen neurketak frontoian. Jendetza batu du hitzorduak. Pilotalekua ikuslez inguratu da Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak antolaturiko ekimenean. Hokeyan eta artzikiroletan aritu dira talde mistoetan multzokaturiko gazteak.
Ekainaren erdialdera arte, aldaketarik ez bada hilaren 17ra arte, giro bizia izango dugu pilotalekuan.
Txapelketa gehiago
Aurreko urteetan bezala, Aztarri Cup txapelketa ez da Usurbilgo jaiei begira antolatu den ekimen bakarra izango. 50. ediziora heldu den pilota txapelketa eta pala lehia ere bueltan ditugu. Hurrengo asteotan jokoan izango dira. Finalak, ohi bezala Usurbilgo festetan. Festen atarian, hilaren 29an pala txapelketako azken neurketak, eta pilotako finala Santixabel egunean.