Udazkenean egingo den Zaintza Grebaren gaineko informazioa eman eta asanblada bat osatzeko Kafe Tertuliako kideek bilera antolatu dute gaur goizean. Adin ezberdinetako emakumeak* biltzea eta denen artean Greba Feminista Orokorrerako antolatzea dute helburu. Lehen urratsa izan da gaurkoa, baina asanblada eta bilera gehiago egingo dituzte datozen hilabeteetan.