2. Txalaparta Festa

Txalaparta festarekin begirada iraganetik etorkizunera

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 13a, 14:10

Txalaparta eta alboka doinuez gozatzeko aukera izan da goizean Askatasuna plazan. Herri erromeria egitekoak ziren Mikel Laboa plazan, baina eguraldia medio leku aldaketa izan dute. Txalapartarien doinuak eta ikasten ari direnenak entzuteko aukera izan da, adarrak eta instrumentuak probatu eta hamaiketa bikainaz gozatzekoa ere bai. Orain bazkaria izango dute Patri jatetxean.