Usurbilgo altxorrak ezagutzen "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatuarekin

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 14a, 13:39

Usurbilgo kultur ondarea ezagutzeko aukera bikaina asteburuetan "Usurbil Museo Irekia" bisita gidatuarekin. Gaur ere aukera izan da ordubeteko bisitan herriko altxorrak ezagutzeko.

Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Kalean, lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak nonahi daude. Usurbilgo ondarea ezagutzeko aukera izango da oraindik ere maiatzeko azken asteburuan.