San Ixidro Eguna

Aterpean sukaldaturiko hamaiketako eta herri kirolekin poztu dute negu giroko igande goiza

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 14a, 16:13

Alkartasuna Kooperatibak bezpera honetara aurreratu ditu biharko San Ixidro Eguneko ospakizunak. Eguraldiagatik frontoiko estalpea baliatu behar izan dute.

Igandea, jai eguna gehienentzat. Maiatzean egon arren, ordea, negu giro beteko goiza gaurkoan. Une ezinhobean egokitu da hamaiketako goxoa dastatzeko tartea. Frontoian egin dute, izatez baserritarren eguna astelehenean, maiatzaren 15ean izan arren, ospakizunak bezpera honetara aurreratzea erabaki duen Alkartasuna kooperatibak.

San Ixidro Eguna, aipatu moduan, sabela poztuz hasi dute, eguraldiak derrigortuta, frontoian. Salda eta pintxo bero eta goxo askoak sukaldatu ditu eta banatzen aritu dira eskuzabaltasun osoz lanean aritu den herrikide taldea, pilotalekura joandakoei. Ilara luze samarra osatu da bertan.