San Ixidro Eguna

Eguna borobiltzeko herri kirolen lekukoa hartu dutenen arteko erakustaldi bikaina

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 14a, 19:20

Herri kiroletako lehia ikusgarriarekin agurtu berri dugu San Ixidro Eguna Usurbilen.

Belaunaldi gaztea izan dugu protagonista nagusia, Alkartasuna Kooperatibak ohi baino egunbete lehenago antolatu duen gaurko San Ixidro Eguneko ospakizunetan. Goizeko aizkolari gazteen arteko lehiaren ondotik, arratsaldean jarduera ezberdinetan ikusi ditugu aurrekoen erreleboa hartu duten kirolariak; tartean bi herrikide, Lur Errekondo eta Ane Zinkunegi. Harria jasotzen aritu dira. Haiekin batera, Hodei Iruretagoiena. Aizkoran enborrak ebakitzen lehiatu dira baita Jakes eta Andoni Iruretagoiena. 

Amaitzeko, zuten onena eman dute pentatloian; aizkoran, harria jasotzen, txingak garraiatzen eta frontoian barrena lasterka. Hain zuzen, eguraldiagatik, goizeko saioa bezala, arratsaldekoa ere aterpean jokatu behar izan dute. Hemen emaitzen berri:

Herri kirolak
Harrijasotzea:
Lur Errekondo: 87,5 kiloko errektangularra: 6 jasoaldi, 1:39.
Ane Zinkunegi: 50 kiloko zilindro zaharra: 2 minutu, 21 jasoaldi.
Hodei Iruretagoiena: 125 kiloko zilindro kopa: 2 minutu, 18 jasoaldi. 

Enbor ebakitzea:
Jakes Iruretagoiena: metro bateko enborra, 2:25.
Andoni Iruretagoiena: 1,35 metroko enborra, 2:06. 

Harrijasotzea:
Ane Zinkunegi: 62 kiloko harri baldarra: 8 jasoaldi, 1:58. 
Lur Errekondo: 75 kiloko harri kubikoa: 8 jasoaldi, 2:10. 
Hodei Iruretagoiena: 100 kiloko zilindro kopa esku batez: 15 jasoaldi, 1:46.

Pentatloia
Andoni eta Hodei Iruretagoiena:
-100 kiloko bola, 20 jasoaldi.
-1,35 metroko enborra ebaki. 
-100 kiloko bola, 8 jasoaldi. 
-1,30 metroko enborra ebaki.
-50 kiloko txingak esku banatan: 4 plaza.
-Zortzi itzuli korrika frontoiari.
Denbora: 11:18. 

Lur Errekondo eta Jakes Iruretagoiena:
-63 kiloko bola, 20 jasoaldi.
-1 metroko enborra ebaki.
-63 kiloko bola, 8 jasoaldi.
-1 metroko enborra ebaki.
-25 kiloko txingak esku banatan: 4 plaza.
-Zortzi itzuli korrika frontoiari.
Denbora: 11:09

Agurra
Ane Zinkunegi 50 kiloko bolarekin, Lur Errekondo 63 kiloko bolarekin eta 100 kiloko bolarekin Hodei Iruretagoiena.