2023-24 ikasturtea

Gaurtik Zirimaran izen-emateko aukera eta azken aurkezpen saioak egunotan

Noaua Aldizkaria 2023ko maiatzaren 15a

Datorren ikasturterako Eskola Kirolean matrikulatzeko epea zabalduko da gaur. Zirimara hobekiago ezagutzeko ate irekien azken saioak iragarri dituzte baita egunotarako.

Astelehen honetan, maiatzaren 15ean zabalduko dute 2023-24 ikasturtera begirako izen-ematea Zirimaran; maiatzaren 15etik 26ra bideratu ahalko da inskripzioa. Online bideratu beharko da, esteka honetan: Eskola Kirola.
Ordainketa: ES45 3008 0259 1121 8354 1214 (ikastolako kontu korrontea).
Ordainketaren agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera bidali behar da.

Azken aurkezpenak
Hurrengo ikasturteko Eskola Kiroleko Zirimara (LH1-2-3-4) eta multikirolen (LH5-6) informazioa
eman eta plangintza aurkezteko azken ate irekien saioak deitu dituzte egunotarako:
Zirimara Aginagan:
• Maiatzak 15. 16:45-18:15.

Zirimara Usurbilen:
• Maiatzak 16. HH5-LH1-LH2 (16:30 – 18:30)
• Maiatzak 18. LH3-LH4 (16:30 – 18:30)

Zirimara familian
• Maiatzak 16. 0-6 urte (17:30-18:30).