2023-24 ikasturtea

Datorren ikasturterako Eskola Kirolean izen-emateko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2023ko maiatzaren 16a

Albiste honetan atxikia duzue irailetik aurrera Eskola Kirolean parte hartzeko bete behar den galdetegiko lotura. 

HHtik hasi eta DBH2ra arteko haur eta gazteek 2023-24 ikasturterako Eskola Kirolean matrikulatzeko aukera dute aste hasiera honetatik. Hemen duzue bete beharreko galdetegiaren esteka: Eskola Kirola

Besteak beste, Zirimara egitasmoan apuntatu zaitezkete. Aipaturiko galdetegia betetzeaz gain,  ordainketa hemen egin behar da: ES45 3008 0259 1121 8354 1214 (ikastolako kontu korrontea). Ordainketaren agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera bidali behar da.

Azken aurkezpenak
Hurrengo ikasturteko Eskola Kiroleko Zirimara (LH1-2-3-4) eta multikirolen (LH5-6) informazioa
eman eta plangintza aurkezteko azken ate irekien saioak deitu dituzte egunotarako:

Zirimara Usurbilen:
• Maiatzak 16. HH5-LH1-LH2 (16:30 – 18:30)
• Maiatzak 18. LH3-LH4 (16:30 – 18:30)

Zirimara familian
• Maiatzak 16. 0-6 urte (17:30-18:30).