Ipuin kontaketen zikloari ekingo dio etzi, Sutegi udal liburutegiak

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 16a, 08:09

Hiru ipuin kontaketa saio antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak maiatzaren 18tik 25era.

Zenbait literatura solasaldien ondotik, gaztetxoei zuzenduriko ipuin kontaketa saioak iragarri ditu Sutegi udal liburutegiak egunotarako, HH4, HH5 eta LH1eko gaztetxoentzat. Bestalde, kultur-etxetik ohartarazi dutenez, ekainaren 6rako antolatua duten hurrengo literatura solasaldian ahotan hartuko duten liburuaren aleak eskuragarri dituzte nahi duenarentzat.

Udaberria liburutegian
Maiatzak 18, osteguna
18:00 Ipuin kontaketa liburutegian HH4ko haurrentzat Miriam Mendozarekin.

Maiatzak 23, asteartea
18:00 Ipuin kontaketa HH5eko haurrentzat liburutegian, Ixabel Agirresaroberekin.

Maiatzak 25, osteguna
18:00 Ipuin kontaketa liburutegian 6 urtetik gorako haurrentzat, LH1etik aurrerakoentzat, Dorleta Kortazarrekin.

Ekainak 6, asteartea
19:00 Gaztelerazko solasaldia. Txani Rodriguezen "Los últimos románticos" (Seix Barral) liburua aztertuko dute egilearekin berarekin.


Oharra: liburuen aleak Sutegi udal liburutegian eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.