Hainbat dirulaguntzen ebazpenak kaleratu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 16a, 13:50

Usurbilgo Udalak otsailaren 17an ezagutzera emandako dirulaguntza deialdi hainbaten ebazpenak kaleratu ditu astearte honetako, maiatzaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO). Bihartik, alegazioak aurkezteko hamar eguneko epea izango dute interesdunek.

Etxebizitzen alokairurako 2023ko dirulaguntzen ebazpena
Aurkezturiko eskaera kopurua: 6.
Onarturiko eskaera kopurua: 3.
Lagundu daitezkeen gastuak: diruz lagunduko diren alokairu-gastuak deialdia egiten den aurreko urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak izango dira. "Diruz lagundu daitekeen kontzeptutik kanpo geldituko dira garaje eta komunitate eta administrazioko gastuak, bai eta kontribuzio edo zerga kontzeptupean sor daitezkeenak ere, dagokion kontratuan berariaz sartuta egonda ere".
Laguntzaren zenbatekoa: diru laguntza gehienez 250 eurokoa izango da bizikidetza-unitate bakoitzeko.
Informazio gehiago: maiatzaren 16ko GAO

Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaera kopurua:
10.
Onarturiko eskaera kopurua: 4.
Laguntzaren zenbatekoa: Eskaera bakoitzeko dirulaguntza gehienez 1.000 eurokoa izango da.
Lagunduko direnak: 2022an amaitutakoak izango dira.
Informazio gehiago: maiatzaren 16ko GAO

Desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzen deialdia
Aurkezturiko eskaera kopurua: 
0.
Laguntzaren zenbatekoa: eskaera bakoitzeko urteko dirulaguntza gehienez 600,00 €-koa izan daiteke.
Informazio gehiago: maiatzaren 16ko GAO

Deserrotze edo baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei zuzentutako dirulaguntzen oinarriak eta 2023ko deialdia
Aurkezturiko eskaera kopurua: 
0.
Gutxeneko laguntzaren zenbatekoa: Usurbil eta zentruen arteko distantziarako joan-etorriko kilometro bakoitzeko 0,29 euro hilero gehienez behin.
Informazio gehiago: maiatzaren 16ko GAO

Nekazaritza eta abeltzaintza saila
Nekazaritza eta abeltzaintza arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaera kopurua: 13.
Onarturiko eskaera kopurua:
12.
Laguntzaren zenbatekoa: gehienez ere kostu osoaren %50 a izango da, eta eskatzaile bakoitzari gehienez 2.000 € emango zaizkio.
Lagunduko diren ekintzak: 28 urtetik beherako Usurbilgo nekazari gazteek ustiapen berriak abiatzeko eta hobetzeko egitasmoa; hildako animalien kudeaketa lanen gastuak; ekoizpen ekologikoa bultzatzeko egitasmoak; Usurbilgo emakumeak nekazaritzan aritzeko ekintzak; abandonatutako nekazal lurrak berreskuratu eta berreskuratzeko ekintzak; Usurbilgo baserritarren lan-baldintzak hobetzeko ekintzak; Usurbilgo nekazal produktuen bertako kontsumoa bultzatzeko ekintzak; bertako abere arrazak berreskuratzeko edota bultzatzeko abeltzaintzako egitasmoak; nekazarien prestakuntza hobetzeko egitasmoak.
Informazio gehiago: maiatzaren 16ko GAO

Ingurumen arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Aurkezturiko eskaera kopurua: 8.
Onarturiko eskaera kopurua: 
2.
Laguntzaren zenbatekoa:
"Elkarteen kasuan, ekintza publikoak direnean, gehienez ere kostu osoaren %90a diruz lagundu ahal izango da. Norbanakoen kasuan, gehienez ere kostuaren %50a diruz lagunduko da, eta eskatzaile bakoitzari 2.000 € emango zaizkio gehienez".
Lagunduko diren lehentasunezko ekintzak:
-Pobrezia energetiko egoerak.
-Energiaren kontsumoa murrizteko egindako inbertsioak.
-Usurbil herrian energia ez berriztagarriaren kontsumoa energia berriztagarriaren kontsumoarekin ordezkatzeko ekintzak.
-Ingurumen gaien inguruko dibulgazio kanpainak, jardunaldiak antolatzea, tailerrak eta azterlanak.
-Bioaniztasun, ondare natural, hondakin, aire kalitate eta kutsaduraren inguruko proiektu eta ekintzen garapena.     
Informazio gehiago: maiatzaren 16ko GAO


Gizarte Ongizatea saila
2023an gizarte zerbitzuen arloan egitasmoak garatzeko dirulaguntzak eskatzeko deialdiaren oinarri espefizikoak
Onarturiko eskaera kopurua: 17.
Laguntzaren zenbatekoa: dirulaguntzaren zenbateko osoak ez du gaindituko ondorengo partidan azaltzen den diru izendapena.
Lagunduko diren ekintzak:  "Gizarte Zerbitzuen arloan ekimenak garatzea, baldin eta Usurbilgo Udalak egiten dituen ekimenen osagarri badira edo ordezkatzen badituzte edo erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak badira eta, beti ere, deialdi honetan ezartzen diren baldintzak kontuan izanda". 
Informazio gehiago: maiatzaren 16ko GAO

Kirol saila
Kultur edo bestelako elkarteetatik kirol elkarteenak ez diren kirol jardueretarako dirulaguntzak

Aurkezturiko eskaera kopurua: 5.
Onarturiko eskaera kopurua: 
5.
Laguntzaren zenbatekoa:
2.000 euro gehienez.
Lagunduko diren ekintzak: ikastaroak gehienez %60an lagunduko dira (parte-hartzaile bakoitzeko gehienez 100 euro).
Informazio gehiago: maiatzaren 16ko GAO

Kirol egokitutako jarduerak burutzeko dirulaguntzen oinarri espezifikoak
Aurkezturiko eskaera kopurua: 
1.
Onarturiko eskaera kopurua:
1.
Laguntzaren zenbatekoa:
3.000 euro gehienez. Dirulaguntza hauetan gehienez ere kostu osoaren %80a lagundu ahal izango da.
Lagunduko diren ekintzak: "kirol egokituko kolektiboei zuzendutakoak eta inklusioari lotutakoak hartuko dira kontuan". Ohiko eta ezohiko ekimenak, eta ekimen puntualak lagunduko dira; baita kirolari bakoitzagatik, entrenamendu saio kopuruagatik, txapelketetan parte hartzeagatik, saioetako hizkuntzagatik...
Informazio gehiago: maiatzaren 16ko GAO

Kirol elkarteen ohiko kirol egitasmoak burutzeko dirulaguntzen oinarri espezifikoak
Aurkezturiko eskaera kopurua: 
8.
Onarturiko eskaera kopurua:
7.
Laguntzaren zenbatekoa:
"Dirulaguntzaren zenbateko osoak ez du gaindituko aipatutako xederako diru izendapena, hau da, 50.000 euro". 
Lagunduko diren ekintzak: %35a denboraldiko lizentzia kopuruentzako, %22a denboraldiko kirol lizentziak sortzen duten gastuetarako, %22a denboraldiko arbitraje gastuetarako, %5a kalitatezko entrenatzaileak sustatze aldera, dirulaguntzaren %3a autofinantziaziorako.
Informazio gehiago:
maiatzaren 16ko GAO

Kultura Saila

Kultur arloko egitasmoak burutzeko dirulaguntzak
Onarturiko eskaera kopurua: 92.
Laguntzaren zenbatekoa: 90.000 euro.
Lagunduko diren ekintzak:
-Ikastaroak: gehienez %60an lagunduko dira. Ikastaroko parte-hartzaile bakoitzeko 100 euro emango ditu Udalak.
-Irteerak: gehienez ere, udalari eskatutako dirulaguntzaren %10ekoa izango da.
-Kanpamentuak, udako ekintzak, txokoak...: gehienez ere, udalari eskatutako dirulaguntzaren %60 emango da. Gehienez haur bakoitzeko hileko 60 euro izendatuko dira. 15 egunekoa bada 30 euro, astebetekoa bada 15 euro.
-Gainerako kultur ekintzak: gehienez ere, udalari eskatutako dirulaguntzaren %95 jasoko da. "Ekintza baterako 2000 euro baino gehiagoko dirulaguntza eskatzen denean, udalak beste era bateko irizpideak erabili ditzake: ekintzaren nolakoa (helburua, kalitatea, originaltasuna, herria nabarmentzea, genero ikuspegia…), norentzakoa (eragina gizartean, kolektibo bereziei zuzendua egotea…), sendotasuna, parte hartzea bultzatzea, finantzazio-iturriak,… ".
Informazio gehiago: maiatzaren 16ko GAO