#M28

Posta bidez bozkatzea eskatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 17a, 09:27

Ostegun honetan, maiatzaren 18an, itxiko dute hilaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako posta bidez bozkatzea eskatzeko epea.

Modu honetan bozkatu nahi duenak eskabidea aurkezteko epea zabalik segiko du maiatzaren 18ra arte. "INEren (Estatistikako Institutu Nazionala) webgunean edo Correosen eskuragarri dagoen inprimaki bat erabiliz. Bi kasuetan, betetako inprimakia Correoseko edozein bulegotan aurkeztu beharko da. Posta-zerbitzuko funtzionarioek nortasuna egiaztatzen duen jatorrizko agiria erakusteko eskatuko diete, eta sinadura bat datorrela egiaztatuko dute".  

Jada tramitazio hau egina dutenek, egunotan, hilaren 21a baino lehen jaso ditzake posta bidez bozkatzeko dokumentazioa eta jarraibideak. Dagoeneko hautesleek mahaiari posta bidezko botoa "posta ziurtatu bidez" bidaltzeko epea ere zabalik dago, maiatzaren 24ra arte.

Hauteslekuen zerrenda
Aurrez bozkatzen ez duenak maiatzaren 28ko bozketa egunean bertan parte hartu ahalko du hauteskundeotan. Apirilaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak kaleratu zuen maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan egokituko diren hauteslekuen zerrenda. Aldaketa nabarmen bakarra dago; azken hauteskundeak 2020ko uztailean egin ziren, covid19ak eragindako osasun krisialdi betean. Prebentzio neurriak tarteko, Udarregi ikastolako hiru mahaiak Oiardo kiroldegira lekuz aldatu zituzten. Garai zail hura igarota, mahaiok berriz ikastolan kokatuko dituzte.

Aginagan, aldiz, azken deialdi hartan egokitu zuten gunean egingo da bozketa egun hau; alegia, Aginagako eskolako psikomotrizitate gelan. Gainerakoan, aurreko deialdietako lekuetan bozkatu ahalko da. Norbera non dagoen erroldatua, horren arabera, gune batean edo bestean bozkatzea egokituko zaio.

Zerrenda honi, bestalde, Zubietako Herri Batzar berria osatzeko maiatzaren 28an izango den bozketa eguneko mahaia erantsi behar zaio. Hemen dator beste aldaketa; orain arte Alamandegira joan behar izaten zuten botoa ematera. Oraingoan, Kaxkapen kokatuko dute horretarako mahaia. 

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA, ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA, ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

SANTUENEA KULTUR ELKARTEAREN EGOITZA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

AGINAGAKO HERRI IKASTETXEKO PSIKOMOTRIZITATE GELA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLAKO JANGELA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLAKO JANGELA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)