40. Sagardo Eguna

Kontzertuak eta talogileak, Mikel Laboa plazako karpagunean

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 17a, 11:07

Usurbilgo Ernaik Mikel Laboa plazan egokituriko karpagunea izango du datorren 40. Sagardo Egunak.

40. Sagardo Eguneko jai guneetako bat Mikel Laboa plaza izango da maiatzaren 21ean. Bertan kokatuko du Usurbilgo Ernaik, ohi denez, hainbat hitzordu bilduko dituen karpa. Txozna izango du noski, talogileak ere bai eta baita hainbat musika emanaldi ere arratsalde partetik aurrera. Besteak beste, adi, Rukula herriko musika taldeak disko berria aurkeztuko duela iragarri du gazte antolakundearen egitarauak. Oihan Agirretxe (bateria), Martxel Arkarazo (baxua), Aitor Pagola (kitarra) eta Jon Agiriano (kitarra) laukoteak “musika instrumentala jorratzen du”. Taldearen izena zeraman lehenengo diska 2016an plazaratu zuten, bi urte geroago bigarrena; “Hazi beltzak”. Lan berriena, “Traganarru” da.

Maiatzak 21, igandea
11:00 Txozna irekiera.
Talogileak goiz osoan zehar.
13:00 Euskal presoen eskubideen aldeko topa.
16:30 Hummus Sapiens.
20:00 Rukula: diska berriaren aurkezpena.
Jarraian, Dj Jotatxo.

Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.