Zirimarari lotutako azken aurkezpen saioa

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 18a, 08:04

Datorren ikasturterako Zirimaran matrikulatzeko epeak zabalik segitzen duen honetan, egitasmo hau hobekiago ezagutzeko azken aurkezpen saioa deitu dute gaurko.

HHtik hasi eta DBH2ra arteko haur eta gazteek 2023-24 ikasturterako Eskola Kirolean matrikulatzeko aukera dute aste hasiera honetatik. Hemen duzue bete beharreko galdetegiaren esteka: Eskola Kirola

Besteak beste, Zirimara egitasmoan apuntatu zaitezkete. Aipaturiko galdetegia betetzeaz gain,  ordainketa hemen egin behar da: ES45 3008 0259 1121 8354 1214 (ikastolako kontu korrontea). Ordainketaren agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera bidali behar da.

Azken aurkezpenak
Hurrengo ikasturteko Eskola Kiroleko Zirimara (LH1-2-3-4) eta multikirolen (LH5-6) informazioa
eman eta plangintza aurkezteko azken ate irekien saioak deitu dituzte egunotarako:

Zirimara Usurbilen:
• Maiatzak 18. LH3-LH4 (16:30 – 18:30)