Ondasun Higiezinen Zerga ordaintzeko garaia

Zerga hau ordaindu behar dutenen errolda jendaurrean jarri du Usurbilgo Udalak.

Usurbilgo Udalak iazko udazkenean onarturiko aurtengo egutegi fiskala eskuartean, ondasun higiezinen zerga ordaintzeko garaia dator. Zerga hau ordaindu behar dutenen errolda fiskala onetsi du Udalak eta gaurtik hilabeteko epea izango dute interesdunek berau aztertzeko.

Uztailaren 4ra arteko epea finkatua du Udalak zerga honen bilketarako, baina ohartarazi dutenez, "helbideratutako ordainagiriak uztailaren 1ean kargatuko dira zergadunak adierazitako banketxeko kontuan". Aldiz, "helbideratu gabeko ordainagiriak maiatzean zehar bidaliko dira zergadunak adierazitako zerga helbidera. Ordainketa egin beharko da entitate laguntzaileen bidez (Kutxabank, Euskadiko Kutxa eta Rural Kutxa) edo internet bidez Nire Ordainketa atalaren bidez (https://www.euskadi.eus/nireordainketa)".   

Xehetasun gehiago, maiatzaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.  

2023. urteko egutegi fiskala
-Urtarrilak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Otsailak 1-martxoak 1: Ura ,estolderia eta hondakinak -  aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Martxoak 1-apirilak 17: Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilak 3-maiatzak 2: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 2-ekainak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 15-uztailak 4: Ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailak 4-abuztuak 1: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 2. hiruhilekoa.
-Abuztuak 1-irailak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 2. hiruhilekoa.
-Irailak 1-urriak 2: Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriak 2-azaroak 10: Ekonomi jarduera gaineko zerga.
-Urriak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa -  urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-abenduak 1: Ura, estolderia eta hondakinak -  urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-30: Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
-Azaroak 2-30: Emakida administratiboak (atxega jauregia, udal baratzak...).

Informazio gehiagorako, 2022ko abenduaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.