Maiatzaren 24an

Informazio saioa atzerrian jaiotako herrikideentzat

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 18a, 10:13

Biltzenen saioa iragarri du Usurbilgo Udalak maiatzaren 24rako. Hitzordurako izena aurrez eman beharko da.

Biltzen, Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuak atzerritartasunari buruzko saio informatiboa antolatu du Usurbilgo Udalak maiatzaren 24an, 17:30-19:30 artean Potxoenean. "Saioaren helburua tratu berdintasunaren eta diskriminazio ezaren kontzeptuari buruzko ikuspegi orokorra ematea da, baita estatu espainiarreko atzerritarrentzako arau-esparrura eta nazionalitate-prozedurara hurbiltzea ere". Hitzordua, atzerrian jaiotako herrikideei zuzendua egongo da.

Gaiok jorratuko dituzte. Batetik, "atzerritartasunari eta nazionalitateari dagokionez, honako edukien ingurukoak azalduko dituzte, besteak beste: atzerritarren eskubideak, baimenak, berrizteak, familia berrelkartzea, erregimen komunitarioa eta nazionalitatea. Diskriminaziorik ezaren ingurukoak, berriz, oinarrizko kontzeptuen lanketa, diskriminazio esparruak eta diskriminazioaren aurkako borrokaren aldeko baliabideak izango dira".

Saio honetarako izena aurrez eman beharko da bideotatik:
parekidetasuna1@usurbil.eus
943 377 110 (Gizarte Zerbitzuak)