Musika eta sagardo dastatzea egunotan Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 18a, 08:20

Hiru ekimen antolatu dituzte egunotan Artzabalen.

Gaur ere ostegun musikatua Artzabalen. Neguan abiarazi zuen Kulturpotea ekimenaren baitan, Darlan Pires eta DJ Lila izango dituzte bisitan.

40. Sagardo Egunari begirako dastatzea
Badator usurbildarren egun seinalatua; maiatzaren 21ean ospatuko dugu 40. Sagardo Eguna. Egun horri begira, sagardo dastaketa antolatu dute Artzabalen, ostiralean, hilaren 19an hain zuzen. Sagardo dastatzea egingo dute Euskal Sagardoarekin lankidetzan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Izen-ematea: maiatzaren 16an itxi zuten.

Joseba Aierberen erakusketa
Maiatza amaitu arte Artzabal jatetxean aukera izango da “A mi bola” Joseba Aierbe usurbildarraren lanaz gozatzeko. Hiru dimentsiotan sortutako lanak jatetxeko hormetan eskegita daude herrikideak azken hilabeteetan egindako lanaren erakusgarri.