#M28

Beatriz De Silva Olaran: “Prest dagoen lan-talde bat dut, ilusioz betea eta lanerako gogotsu”

Erredakzioa 2023ko mai. 19a, 12:20

Beatriz De Silva Olaran PP alderdiko alkategaiak 19 urte ditu eta madrildarra da jaiotzez. "Zorioneko pertsona sentitzen naiz, prest dagoen lan-talde bat dudalako, formazio onekoa, eta garrantzitsuena, ilusioz betea eta lanerako gogotsu", azaldu digunez. "Usurbilen bizi-kalitatea hobetzeko garaian, laguntzeko prest".

Egitasmoei heldu aurretik, egizu azken legealdiaren inguruko balorazioa. Lau urteotako udal kudeaketaz zer iritzi duzu?

Beatriz De Silva: Azken lau urteotan, Usurbilgo udal kudeaketa hitz bakarrarekin definitu daiteke: desastre bat.

 

Datozen lau urteei begira, zeintzuk izango dira bultzatuko dituzun egitasmo nagusiak?

Bizi-kalitatea hobetu, kalitatezko enplegua sustatu, kohesio soziala lortu, lurralde indentitatea indartu, garapen jasangarria bultzatu eta ingurune naturala babestu.

 

Beatriz De Silva, PP:

"Usurbilgo herriarekin maiteminduta nago eta hori da alkatetzara aurkezteko arrazoi nagusia"

 

Ukrainako inbasioak inflazioaren gorakada ekarri du. Elikagaiak, erregaiak, energia… Prezioek gora egin dute modu nabarmenean. Kezka honen aurrean, zer egin daiteke udaletxetik?

Udalgintza arloan, hiru ideia ditugu inflazioari aurre egiteko:

  • Lehena, Higiezinen Gaineko Zerga (IBIa) murriztea.
  • Bigarren neurria, bestelako tasak murriztea (zaborrarena, esate baterako).
  • Hirugarren neurria, aisialdia programak eta kultura sustatzeko programak jarriko ditugu martxan, gazteei zuzenduta egongo direnak bereziki. Udalak asumituko ditu programa horien gastuak, gazteen familientzat kosturik suposatu ez dezan. Era honetan, gure gazteek euren jakintza handitu ahal izango dute.

 

Zergatik aurkeztu zara alkategai moduan?

Usurbilgo herriarekin maiteminduta nago eta hori da alkatetzara aurkezteko arrazoi nagusia.

   Usurbilgo kultura, tradizioak eta gastronomia apartak dira (aipagarrienak, Aginagako angulak eta sagardo ikaragarria, zalantzarik gabe). Horregatik guztiagatik, Usurbilek txoko bat du nire bihotzean. Eta arrazoi hori dela medio, ahalik eta gehien inplikatu nahi dut, Usurbilengatik ilusioa dudalako.

 

Zurekin batera aurkeztu den lantaldea nola definituko zenuke? 

Zorioneko pertsona sentitzen naiz, prest dagoen lan-talde bat dudalako, formazio onekoa, eta garrantzitsuena, ilusioz betea eta lanerako gogotsu.Usurbilen bizi-kalitatea hobetzeko garaian, laguntzeko prest.

 

Labur-labur

Zein izan da ikusi duzun azken  telesaila edo pelikula?

‘Mamma Mía’ izan da ikusi dudan azken pelikula (nire film gustukoena da).

 

Zein da zure musika talde edo bakarlari gustukoena?

Nire musika talderik gustukoena Estopa da.

 

Nora bueltatuko zinateke oporretan?

Gipuzkoara beti, nire bihotzari dagokion lurraldea da.

 

Usurbilgo txoko guztien artean, zein da gustukoena duzuna?

Salbatore eliza da Usurbilgo txokorik gustukoena niretzat. Usurbil osoaren esentzia eraikin bakarrean ikusi daitekeelako gustatzen zait hainbeste. Edertasunaz gain, bakea, armonia eta goxotasun sentimendua transmititzen ditu (herri osoan sumatu daitekeen sentsazio berbera).

 

Udal zerrenda

PP

1. Beatriz De Silva Olaran.

2. Roberto Sanz Orozco.

3. Alejandro Fernandez Berjano.

4. Elvira Agüero Fernandez.

5. Maria Lourdes Arranz Vazquez.

6. Alberto Jimenez Morales.

7. David Gazquez Fernandez.

8. Antonia Viñas Picazo.

9. Carlos Martinez Tomas.

10. Yolanda Larren Baños.

11. Isabel Harillo Ortiz.

12. Maria Jesus Acosta Marin.

13. Jose Antonio Monago Terraza.