Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako binakako txapelketako finalean izango da Beñat Lizaso larunbatean

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 18a, 19:19

Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak izango  dira, larunbatean, 10:30etik aurrera, Tolosako Beotibar frontoian.

10:30ean hasiko da jaialdia, Beotibar frontoian. Hiru partida izango dira ikusgai: adimen urritasuneko bi norgehiagoka (teniseko paleta) eta gurpil aulkiko bat (gomazko paleta). Azken kategoria horretan arituko da Beñat Lizaso usurbildarra Hilario Olano lagun duela Manu Quesada eta German Elkororen aurka. Adimen urritasuna dutenen artean jokatu diren bi partiduak honakoak izango dira: Sheila Cuetok Mikel Vegak osatutako bikotea Lander Ortega eta Leire Esnalen aurka; eta Joseba Altunak eta Erik Gatonek osatutako bikotea Eneko Sagarmendi eta Ibai Gomezen aurka.

 

Aurten inoizko parte-hartzerik handiena izan du txapelketak: 29 pilotari lehiatu dira.