Herriko futbol taldeen igoerak eta euskal pilota egokituko finalak jokoan, asteburuko kirol eskaintza zabalean

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 19a, 11:25

Denetariko kirol ekintzak izango ditugu egunotan, bai herrian baita herrikideen eskutik Usurbildik kanpo ere. Aipatzekoen artean, Usurbil F.T.-ko zenbait taldeek jokatuko dituzten partida erabakigarriak.

Pilota 
Maiatzak 19, ostirala
17:30 Alebinak, 2. mailako partidak Aginagako frontoian: Pagazpe 2 - Abantzu 1

Maiatzak 20, larunbata
10:30 13. Euskal Pilota Egokituko txapelketako finalak Tolosako Beotibarren: adimen urritasuna dutenen eta gurpildun aulkikoen finalak. Finalisten artean da Beñat Lizaso usurbildarra. Honatx jokatuko duen partidaren berri:
Beñat Lizaso-Hilario Olano - Manu Quesada-German Elkoro


Aztarri-Cup
Iragan ostiralean abiarazitako Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladaren txapelketak segida izango du ostiral iluntze honetan frontoian.


Sega
Jugatx Agirre Euskal Herriko 14. Bakarkako Sega Ligan ari da parte hartzen. Hurrengo saioa, igande honetan, maiatzaren 21ean, 12:00etan Hernanin.


Futbola
Haranen:
Maiatzak 20, larunbata
09:15 Infantil neskak, finalerdiak: Usurbil FT A-Oiartzun KE
10:30 Kadete mutilak: Usurbil FT B
-Antigua Luberri KE B
12:15 Kadete preferenteak: Usurbil FT-Zestoa
16:00 Jubenil mutilak: Usurbil FT
-San Marcial CD C
18:15 Preferente neskak, igotzeko kanporaketa: Usurbil FT-Oiartzun KE C

Kanpokoak:
Maiatzak 19, ostirala
21:00 Preferente mutilak, Trintxerpe Pasaian: Sanpedrotarra FE -Usurbil FT

Maiatzak 20, larunbata
10:00 Kadete neskak, Debako Errotazarren: Amaika Bat KE-Usurbil FT
11:00 Infantil mutilak, finala Arrasaten: Arrasate CD A-Usurbil FT
15:30 Erregionalak, Lasarte-Oriako Michelinen: Ostadar SKT B-Usurbil FT B

Maiatzak 21, igandea
15:30 Jubenilak, Irungo San Jose Obreron: Dunboa Eguzki CD -Usurbil FT B


Udako eskubaloi kanpusa
2023an Usurbil Kirol Elkarteak 60 urte beteko ditu eta azken urte hauetan, Usurbilen eskubaloiak duen arrakasta ikusirik, uda honetan eskubaloi kanpusa antolatzea erabaki du klubak. Eskubaloi kanpusa, Usurbilgo Oiardo kiroldegian izango da ekainaren 22, 23, 26, 27 eta 28 egunetan izango da, goizeko 09:30etik 12:30era. Ura eta hamaiketakoa norberak eraman beharko du.

Kanpusean eskubaloiarekin erlazionatutako ariketa eta jolas desberdinak egingo dituzte haur eta gazteek, baina baita beste zenbait jarduera ere. Eskubaloi kanpusa, LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko umeei eskainiko diete. Ekintza batzuk, adin guztiak elkartuta egingo dituzte eta beste batzuk adin-taldeka.

Eskubaloi kanpus honetako izen-ematea egiteko, honako formulario hau bete beharko dute interesdunek: https://forms.gle/i1n- UTx8ErXXeYxZX8 eta 40 euroko transferentzia egin beharko dute hurrengo kontu korrontean: ES80 3008 0259 1747 4227 6324. Familia bereko anai-arreben izen ematearen kasuan, bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu. Epemuga maiatzaren 26a izango da.

Edozein zalantza izanez gero, Usurbil Eskubaloi Kirol Elkarteko zuzendari Jon Aizpurua Cansecorekin harremanetan jarri: 688 63 14 55 telefono zenbakian edota posta elektroniko bidez, usurbilkirolelkartea@gmail. com helbidean.



3. Uxue Trail lasterketan izen-ematea
Mendi lasterketa solidarioan izen-emateko epeak zabalik jarraitzen du kronoak.com atarian. Lasterketa luzea (20 km), motza (11,5 km), Uxue Paseoa (5,5 km) eta dortsal solidarioa izango dituzue aukeran. Ekainaren 18an izango da 3. Uxue Trail. 9:00etan abiatuko da frontoitik.