40. Sagardo Eguna

Ibai Markos, Ane Irazabal eta Beñat Hernandez sailkatu dira botatzaileen finalera

Erredakzioa 2023ko mai. 21a, 15:12

Usurbilgo 40. Sagardo Egunean ez da botatzaileen lehiaketarik falta izan. Ibai Markos, Ane Irazabal eta Beñat Hernandez sailkatu dira finalerako. Azken honek eraman du txapela. 

Sagardo Eguneko antolatzaileen esanetan, 90 bat botatzaile aritzen dira zerbitzatzen. Botatzaileen lehiaketako epaimahaia postuz postu ibili da eta zerbitzari guztien artean finaleko hiru lagunak hautatu dituzte.

 

Baso bakarra bete behar

Aurtengo lehiaketak izan du nobedaderik. Garai batean, botatzaile bakoitzak botila bat hustu behar zuen sei basotan. Aurten, baso bakarra betetzearekin nahikoa zen. Ibai Markos, Ane Irazabal eta Beñat Hernandez paretsu aritu badira ere, Beñat Hernandezentzat izan da txapela. Ane Irazabal bigarren izan da eta Ibai Markosek osatu du podiuma.