Antolakuntza taldeko kideek nahiz gaurko auzolanera batu diren gainerako boluntarioek goizean goiz hasi dituzte prestaketa lanak. Aurtengoan, gainera, inoiz baino goiztiarrago heldu dira baita herritar nahiz bisitariak. Igande goiz honetako 11:30etan hastekoa zuten ofizialki 40. Sagardo Eguna. Baina ordu erdi lehenagorako ikusi zer nolako ilara zegoen Mikel Laboa plazan.
Denak edalontzi serigrafiatu ofiziala eskuratzeko gogoz. Harrera ezinhobea izan dute edalontziok. Frontoi sarreran nahiz pilotalekuan jarriak zeuden postuetan ez dute lan faltarik izan jaialdi honen lehen txanpan.