40. Sagardo Eguna

Talogileek usain ezin gozoagoz girotu dute sagardo festa

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 21a, 14:04

Usurbilgo talogileek jaki goxo askoak prestatu dituzte ohi bezala, irrintzi eta giro ederrean.

Sagardo Egun honetan atsedenik gabe lanean jardun duten taldeetako bat dugu lerrootakoa; Usurbilgo talogileena. Mikel Laboa plazako karpagunea ireki orduko lanean gogotsu hasiak zeuden, ordurako aurrez egin beharreko prestaketa lanak bideratu ostean. 

Taloak jatera goiz hurbiltzen hasi zaizkie gainera. Sagardo Eguna ofizialki hasi aurretik ere bai. Usain ezin gozoagoa zerion eremuari. Taloak prestatzen kide betaranoak eta berriak, hemen ere belaunaldiartekotasuna agerikoa izan da. Emaitza, jaki goxo askoak gaurko jaialdira etorritakoentzat. 

Karpagune berean, oroimenerako tartea ere izan da; postua jarri du Usurbil 1936 herri honen memoria historikoa berreskuratzeko lanean diharduen elkarteak. 

Arratsalde partean, kontzertuen eremua izango da frontoi atzeko karpagunea:

16:30 Hummus Sapiens.
20:00 Rukula: diska berriaren aurkezpena.
Jarraian, Dj Jotatxo.