Ekainaren 10ean

Ikastola Eguneko bazkaritarako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 23a, 09:08

Ekainaren 10ean ospatuko duten Ikastola Eguneko bazkaritarako txartelak salgai jarri ditu Udarregik.

Badator 2022-23 ikasturtea agurtzeko unea. Aurretik ordea, Ikastola Eguna antolatu ohi du Udarregik. Aurtengoa, ekainaren 10ean izango da. Hilabeteko bigarren larunbat horretako ekimenen artean, bazkariaren bueltan bilduko da ikastolako komunitatea. Adi, dagoeneko txartelak salgai dituzte bai otordurako baita "ondorengo festarako" ere. Bazkalostean, ikasleen musika emanaldia eta Ostolaza eta Narbaiza trikitilarien parte hartzea iragarri dute. Ikastolako idazkaritzan eskuratu ahalko dituzue, ekainaren 5a baino lehen.

Udarregitik aurreratu dutenez, Hurbilago Elkartearen eskutik dastatu ahalko da menua. Bi menu, bat ikasleentzat, bestea helduentzat. Honatx dastatu ahalko diren jakiak eta otordu bakoitzari lotutako prezioak:
-Ikasleen menua: makarroiak tomatearekin, oilaskoa, izozkia, ogia eta ura. Prezioa: 10 euro.
-Helduen menua: entsalada, oilaskoa, tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea eta pattarra. Prezioa: 16 euro.

Hitzordu honen harira, zenbait ohar plazaratu ditu antolakuntzak. Batetik, "alergiaren bat izanez gero, txartela erosteko garaian, bertan jakinarazi". Horrez gain, "LH1etik aurrera ikasleak beraien taldearekin esertzeko aukera izango dute, hau ere tiketa erosterakoan adierazi behar da".