Bertan behera, atzerrian jaiotako herrikideentzat gaurko antolatutako informazio bilera

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 24a, 10:59

Biltzenen saioa iragarri zuen Usurbilgo Udalak asteazken honetarako, maiatzaren 24rako.

Biltzen, Eusko Jaurlaritzaren Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuak atzerritartasunari buruzko saio informatiboa antolatua zuen Usurbilgo Udalak asteazken honetarako, maiatzaren 24rako, 17:30-19:30 artean Potxoenean. Bertan behera uztea erabaki dute. "Saioaren helburua tratu berdintasunaren eta diskriminazio ezaren kontzeptuari buruzko ikuspegi orokorra ematea da, baita estatu espainiarreko atzerritarrentzako arau-esparrura eta nazionalitate-prozedurara hurbiltzea ere". Hitzordua, atzerrian jaiotako herrikideei zuzendua egongo da.

Gaiok jorratu asmo zituzten. Batetik, "atzerritartasunari eta nazionalitateari dagokionez, honako edukien ingurukoak azalduko dituzte, besteak beste: atzerritarren eskubideak, baimenak, berrizteak, familia berrelkartzea, erregimen komunitarioa eta nazionalitatea. Diskriminaziorik ezaren ingurukoak, berriz, oinarrizko kontzeptuen lanketa, diskriminazio esparruak eta diskriminazioaren aurkako borrokaren aldeko baliabideak izango dira".

Usurbilgo Udaletik ohartarazi dutenez, "aholkularitza juridikoa behar izanez gero: 900 840 890 (09:30-14:00; doako telefonoa)".