Beñat Lizaso, euskal pilota egokituko Gipuzkoako txapelduna

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 24a, 10:07

Asteburuan Tolosako Beotibarren jokatutako finala irabazi zuen.

Azken aldian irabazi duen txapelketa zerrendara beste bat erantsi beharrean da Beñat Lizaso. Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen usurbildarrak asteburuan, Tolosako Beotibarren Hilario Olano kidearekin batera jokatuko finalean. Gurpildun aulkiko txapelketako azken neurketan nagusitu ziren, Manu Quesada eta German Elkororen aurrean.

Partida horrez gain, adimen urritasuneko beste bi final ere jokatu ziren maiatzaren 20ko hitzordu berean. Batetik, Leire Esnal eta Lander Ortega nagusitu ziren, Sheila Cueto eta Mikel Vegarekin jokatutako partidan. Baita Joseba Altuna eta Erik Gaton bikotea ere Eneko Sagarmendi eta Ibai Gomezekin izandako lehian.



Usurbilgo pilota txapelketa hastera doa
Usurbilgo pilota txapelketa 50. ediziora iritsi da. Lehen kanporaketak hastear dira eta finala Santixabel jaietan jokatuko da.

Maiatzak 26 ostirala
19:30 Etxezarreta-Aranguren
Ruiz de Larramendi-Garmendia

Lizeaga-Beloki
Arribillaga-Azpiroz

Maiatzak 27, larunbata
18:30 Alberdi-Irazustabarrena
Garcia-Cordon

Urbieta-Erasun
Urkizu-Labaka

Ekainak 2, ostirala
18:30 Apezetxea-Apezetxea
Orbegozo-Aranburu

Ekainak 3, larunbata
18:30 Elola-Aizpuru
Odriozola-Alonso

Santxo-Urruzola
Zabaleta-Olaiz

Ekainak 4, igandea
11:30 Astiz-Villabuena
Barbajero-Garatea