2023-24 ikasturtea

Zumarte, datorren ikasturterako matrikulazio garai betean

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 24a, 09:12

Irailetik aurrera Zumarte Musika Eskolan ikasi nahi dutenentzako aurrematrikulazio epea zabalik izango da hilaren 26ra arte.

Datorren 2023-24 ikasturterako aurrematrikulazio epea zabalik du aste hasieratik Zumarte Musika Eskolak. Maiatzaren 22tik 26ra eman ahalko da izena, irailean hasiko duten sasoi berrirako. Hemen xehetasun gehiago:

2023-24 ikasturterako matrikulazioa Zumarten
Eskaintza: Musika txokoa (4-7 urte), musika mintzaira, abesbatza, talde instrumentalak, kantu modernoa eta askotariko musika instrumentuetan (biolina, eskusoinua, flauta, gitarra, klarinetea, organoa, panderoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, trikitixa, tronpeta, tronboia, txistua) trebatzeko aukera.
Matrikulazio epea: maiatzak 22-26.
Presentzialki: asteartea eta osteguna (10:00-12:30 / 17:30-19:00).
Online: zumarte.eus
Prezioak: matrikula eta kuoten prezioak mantenduko dituzte. Hainbat hobari eskuratzeko aukera izango da:
-Familia ugarietan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio matrikulatuta dagoen ikasle gazteenari. Horretarako, familia ugariaren txartela ekarri beharko da bulegora.
-Unitate familiar bereko hiru senide edo gehiago matrikulatuta dauden kasuetan, matrikularen prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari. Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
Ordainketa:
"Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, zuek adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikularengatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaizue ekaina bukaeran , %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran".
Oharrak:
-Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta, flauta, klarinetea edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina e.a), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie.
-Ikasle eta irakaslearekin behin-behineko ordutegiak bilera bidez adostuko dira.
– Matrikulazio data barruan matrikula eskaera egiten ez duen ikasleak bere plaza galduko du.
– Matrikula eskaera egin eta onartua izan ondoren kontu korrontetik kobratuko da dagokion tasa.
– Matrikula itzulketarik ez da egingo.
– Iraila 30etik aurrera baja emanez gero, ikasturte osoari dagozkion kuota guztiak ordaindu beharko dira.
– Urriaren 30etik aurrera ez da matrikula berririk onartu edo egingo.
– Epez kanpo eta urriak 30 arte egiten diren matrikulak beti ere irakaslego eta batzordearen oniritzia izan beharko dute.
– Ikasturtea hasi ondoren matrikulatzen den ikasleari, matrikula osoa kobratuko zaio.
– Falta asko egiten duen ikasleak ez du hurrengo urteko plaza gordetzeko eskubiderik izango.
– Musika txokoa, musika mintzaira eta instrumentuko ikasle berrien kasuan, eskainitako plaza kopuru baino eskaera gehiago badago, plaza banaketari buruzko arautegia aplikatuko da.
Informazio gehiago, zumarte.eus atarian.