Legealdiko azken osoko bilkura gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 25a, 12:16

Diru kontuak izango dituzte hizpide udal ordezkariek, 2019-23 legealdiari amaiera emango dion gaurko osoko bilkuran.

Ostegun honetarako, maiatzaren 25erako deitua dagoena, beraz, legealdi honetako azken osoko bilkura izango da. Bi berezitasun izango ditu gaurko hitzorduak; batetik, azken saioa izango da udal ordezkari batentzat baino gehiagorentzat. Bestetik, espazio eraberritua estreinatuko dute 2019an abiarazitako ziklo honen amaieran; azken asteotan, eraberritzen aritu dira udalbatza aretoa.

Ohi bezala, ordea, hainbat erabaki bozkatzeko tartea izango da ostegun honetako osoko bilkura. Udal ordezkariek ahotan hartuko dituzten gaien zerrenda duzue honako hau:

Osoko bilkura
Eguna: maiatzak 25, osteguna.
Ordua:
18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena.
1.1.- 2023ko martxoaren 30eko bilkurako akta.
1.2.- 2023ko apirilaren 27ko bilkurako akta.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2023ko apirilaren 24tik maiatzaren 19ra (2023/400-2023/506).
3.- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren eta Usurbileko Udalaren artean zerga informazioa elkar trukatzeko esparru hitzarmenera atxikitzea.
4.- 8. Ordenantza Fiskala, Zerbitzuak eskaini edo udal jarduerak burutzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen eranskineko C atala aldatzea.
5.- 5. Ordenantza Fiskala, Hirilurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen 7.artikulua aldatzea.
6.- Udal Arautegi Organikoaren aldaketa (II. Eranskina. Kide anitzeko organoen funtzionamendu elektronikoa) (Esp.: 2023IDOR0006).
7.- Igor Gorritiri Artzabal jubilatu egoitzako tabernaren kudeaketa zerbitzua emateko kontratuaren 2. luzapena egitea eta kontratistaren ondorengotzea.
8.- HAASetako A-59 (Ugartondo) Eremuko EQ.01 partzelako zuzkidura-ekipamendua gauzatzeko Udala eta eremuko Hitzarmen-batzarraren arteko hitzarmena onartzea.
9.- Galdera eta eskaerak.