Dorleta Kortazarren ipuin kontaketa saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 25a, 11:07

Aste honetako bigarren ipuin kontaketa saioa ostegun honetan, Sutegi udal liburutegian.

HH5ekoei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa eskaini zuen asteartean Ixabel Agirresarobek. LH1ekoei zuzenduriko hitzordua gaur Sutegi udal liburutegian, Dorleta Kortazarrekin. Adi orduari; hasiera batean 18:00etarako zegoen iragarria ipuin konkaketa, baina 18:30etan hasiko da.

Udaberria liburutegian
Maiatzak 25, osteguna
18:30 Ipuin kontaketa liburutegian 6 urtetik gorako haurrentzat, LH1etik aurrerakoentzat, Dorleta Kortazarrekin.

Ekainak 6, asteartea
19:00 Gaztelerazko solasaldia. Txani Rodriguezen "Los últimos románticos" (Seix Barral) liburua aztertuko dute egilearekin berarekin.


Oharra: liburuen aleak Sutegi udal liburutegian eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.