2023-24 ikasturtea

Zirimaran izen-emateko azken txanpa

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 25a, 08:00

Datorren 2023-24 ikasturterako matrikulazio epea ostiral honetan, maiatzaren 26an itxiko dute.

Irailetik aurrerako Zirimararen ikasturte berrian parte hartu nahi dutenek, ostiral hau, maiatzaren 26ra arteko epea izango dute matrikulatzeko. Baita oro har, Eskola Kirolean esku hartu nahi dutenek ere. Eskaintza honetan guztian izena eman ahalko da, honenbestez: "Zirimara familian (HH 0 – 5 urte), Zirimara (LH1 – 4), multikirola (LH5 – LH6), esku pilota (LH1 – DBH2) eskubaloia (DBH1 – 2) eta futbola (DBH1 – 2)". 

Hemen duzue bete beharreko galdetegiaren esteka: Eskola Kirola . Aipaturiko galdetegia betetzeaz gain, ordainketa hemen egin behar da: ES45 3008 0259 1121 8354 1214 (ikastolako kontu korrontea). Ordainketaren agiria eskolakirola@udarregi.eus helbidera bidali behar da.