Zeintzuk izango dira zuen hautes-programaren ildo nagusiak?
Petra Romero: Jarraituko dugu Usurbilgo herritarren behar garrantzitsuenei arreta emateko helburua betetzen eta, horretarako, politikak egin eta alderdi guztiekin egingo ditugu itunak, bai eta beste erakunde batzuekin ere.
Egungo ziurgabetasun ekonomikoen garai hauetan, tokiko eta eskualdeko enplegu-programen aldeko apustua egingo dugu, enplegu duina defendatuko dutenena, eta tokiko saltokietan erosteko kontzientziazio- eta pizgarri-kanpainak egingo ditugu.
PSE-EE: "Egungo ziurgabetasun ekonomikoen garai hauetan, tokiko eta eskualdeko enplegu-programen aldeko apustua egingo dugu"
Hobariak eta zerga-salbuespenak onetsiko ditugu, familia kalteberenei laguntzeko. Zentzu horretan, gure ustez garrantzitsua da adinekoei, emakumeei eta gazteei zuzendutako zerbitzu-katalogo bat prestatzea, beharrizana duten pertsona guztiei kudeaketa errazteko.
Zerbitzu publikoei eta hiri-mantentzeari dagokienez, herrigunetik urrutien dauden eremuen berroneratzea sustatuko dugu, besteak beste, Santuenearen eta erdigunearen arteko tartearena, eta, horretarako, irisgarritasuna hobetzea sustatuko dugu.
Bide-garbitasuna hobetzeko lanean jarraitu behar da, eta hiri-altzariak areagotzeko inbertitzen, hala nola banku edo zaborrontzi gehiago jartzeko.
Garrantzitsua da kirol-instalazioen erabilera areagotzea, eta, horretarako, Oiardoko bigarren pista estaltzea eta Santueneko plazako pista berritzea proposatzen dugu.
Jakina da sozialistok erkidego energetikoak sortzea sustatzen dugula. Erkidego horiek energia berriztagarriak eta autokontsumoa sustatzera bideratzen dira, eta udal-eraikinetan egingo lirateke; eraikin horiek udalak lagako lituzke, Usurbilgo familiek sorkuntza eta kontsumo elektrikoaren eredu jasangarri horretara jotzeko bidea eduki ahal izateko.
Bereziki, gaur egun bizi dugun garai honetan, gure etxe eta saltokietan eragina duten kontingentzia energetikorako neurriak ekarri dituen egoera energetiko zaila kontuan hartuta, sustatzen ari garen eredu energetikoak familiei lagunduko die aurtengo neguan elektrizitatearen prezioen gorabeherak arintzen.
Energiaren demokratizazioan eta erregai fosilekiko mendekotasun gutxiagoko kultura eraginkorrago, bidezkoago eta jasangarriago batean aurrera egiteak eremuan bizi diren pertsonen bizi-kalitate hobea ekarriko du.
Badakigu Usurbilen kooperatiba energetikoak ari direla lanean, baina bi eredu horiek erabat bateragarriak dira.
Udal-hauteskunde hauetan, sozialistentzat garrantzitsuena pertsonak eta konpromisoak dira.
Usurbil herri zoragarria da; Oria ibaian zehar zabaltzen da. Bertan, ohitura eta modernitatea eskutik doaz, eta bertako biztanleen sormena eta ekintzailetza aintzatesten dira.
Sozialiston iritziz, orain da herriari kohesio handiagoa emateko unea; horretarako, herriko auzoetatik abiatu behar dugu, eta haietan guztietan auzotarrek bizitza osoa egin ahal izateko bide eman behar dugu.
Hori guztia da alkategai aurkezteko eskaintzen dudana, eta hura lortzeko, pertsona-talde bat dut, eta talde horrek dena emango du hala izan dadin.
Udal zerrenda
PSE-EE PSOE
1. Petra Romero Pozo.
2. Monica Cacereño Orduñez.
3. Juana Urtizberea Lecuona.
4. Juan Francisco Valbuena Garcia.
5. Jesus Oficialdegui Ruiz.
6. Irma Jauregui Atondo.
7. Miguel Angel Castaño Alberdi.
8. Angel Morales Rojo.
9. Maria Luisa Algote Gomara.
10. E. F. Cordoba Corcostegui.
11. Mercedes Jimeno Badiola.
12. Fabian Nieto Usatorres.
13. M. Esperanza Eguiguren Romero.
Foru hauteskundeetarako zerrenda
PSE-EE PSOE
1. Susana Garcia Chueca.
2. Jesus Maria Zaballos De Llanos.
3. Arritxu Marañon Basarte.
4. Iñaki Mirena Mugica Flores.
5. Edurne Mendi Gabarain.
6. Ricardo Crespo Rubio.
7. Maria Jesus Egido Moreno.
8. David De Miguel Les.
9. Nuria Fernandez Castrillo.
10. Francisco Jose Suarez Perez.
11. Margot Liliana Daza Perez.
12. Mikel De Aralar Sardon Delgado.
13. Maria Carmen Gomez Perales.
14. Miguel Maestro Insausti.
15. Maite Sanchez Garcia.
16. Maria Begoña Palos Barbero.
17. Julio Fidel Juan Astudillo Rodrigo.
Ordezkoak:
Hautagairik gabe.