#M28

PP: "Next Generation edota bestelako funtsak tramitatzeko udal bulego bat jarriko dugu martxan"

Erredakzioa 2023ko mai. 25a, 16:21

PP alderdiaren esanetan, “komertzio txikia eta gertukoa babestu behar da”. Eta enpleguari dagokionez, autoenpleguari eta herri mailako lan-merkatuari laguntzak ematearen alde agertu da Beatriz De Silva Olaran alkategaia.

Zeintzuk izango dira PPren hautes-programaren ildo nagusiak?

Enplegua eta garapen ekonomiko-soziala:

1. Komertzio txikia eta gertukoa sustatu eta babestu (kooperatibak, azokak, merkatuak...).

2. Usurbilgo nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea babestu (kalitate ziurtagiriak...).

3. Artisautza komertzioari laguntzak.

4. Autoenpleguari eta herri mailako  lan-merkatuari laguntzak.

5. Turismo jasangarria enpleguaren, errestaurazioaren eta gertuko beste jardueren hobekuntzarako: identitate propio baten garapena ostalaritza sektorean, udalekuen eskaintza baserrietan, naturguneetan aisialdi eta kirol jardueren sustapena (ibaian, mendi-ibilaldiak..), ‘Nomada Digitalak’ hartuko dituen azpiegiturak sortzeko higiezinen birgaitzea, turismo ornitologikoa (gabiraiak) sustatzea, miradore eta ibilbide sare bat garatzea.

 

Etorkizun jasangarriago baterako azpiegiturak eta ekipamenduak

1. Etxebizitza sozialen garapena eta sustapena.

2. Gazteentzako egoitzen inplementazioa.

3. Jarduera ekonomikoak bultzatzeko zonaldeen garapena.

4. Aparkalekuen kopurua handitu, batez ere gune komertzialetan.

5. Usurbilgo herri-gune guztien arteko komunikazioak hobetu.

6. Errepide bidezko sarbideak eta urrutien dauden guneetarako bideak hobetzea (asfaltatzea, ‘auzo-taxiak’ garraio publikoa iristen ez den kasuetan, diruz lagundutako bidaiekin). 

7. Beste herriekiko komunikazioa hobetu (Zarautz,...).

8. Telekomunikazioak hobetu (Interneterako sarbidea ziurtatu, baita urrutien dauden zonaldeetan ere).

9. Kirol instalakuntzen hobekuntza edota sorkuntza (rugby-a, judoa, atletismoa...).

10. Udal bulego bat martxan jarri, ‘Next Generation’ diru-funtsen eskaerak edota herriz gaindiko bestelako funtsak tramitatzeko, negozio berriak sortu eta jada martxan diren negozioen kasuan jarduera berriak garatu ahal ditzaten.

 

Ondare historiko-artistikoa

1. Usurbilgo ondare historikoa birgaitu eta balioan jarri.

2. Baserri, etxebizitza eta bestelako ondare-ondasunak birgaitu, erabilera berriak ahalbidetzeko.

3. Ondare hidraulikoaren kontrola eta babesa.

 

Udal zerrenda

PP

1. Beatriz De Silva Olaran.

2. Roberto Sanz Orozco.

3. Alejandro Fernandez Berjano.

4. Elvira Agüero Fernandez.

5. Maria Lourdes Arranz Vazquez.

6. Alberto Jimenez Morales.

7. David Gazquez Fernandez.

8. Antonia Viñas Picazo.

9. Carlos Martinez Tomas.

10. Yolanda Larren Baños.

11. Isabel Harillo Ortiz.

12. Maria Jesus Acosta Marin.

13. Jose Antonio Monago Terraza.

 

Foru hauteskundeetarako zerrenda

PP

1. Mikel Lezama Zubeldia.

2. Jorge Mota Iglesias.

3. Mikel Perez Mayor.

4. Nadala Maso Alvarez.

5. Vanessa Velez De Pablo.

6. Maria Garrapiz Rivas.

7. Iñigo Martinez Elosegui.

8. Jose Luis Herrador Gutierrez.

9. Amparo De Orbe Pinies.

10. Elvira Pascual Izquierdo.

11. Maria Eugenia Quevedo Otaegui.

12. Guillermo Sanchez-Berra Quintana.

13. Manuel Palacio De Ugarte.

14. Miriam Lago Irigoyen.

15. Maria Manrique Mendia.

16. Encarnacion Aramendia Alonso.

17. Borja Corominas Fisas.

 

Ordezkoak:

1. Manuel Salcedo Falcon.

2. Ines Baroja Horrillo.