Futbolean finalak eta Usurbilgo 50. Pilota Txapelketaren hasiera asteburuan

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 26a, 08:24

Asteburu hau ere izerdi patsetan datorkigu. Lerrootan duzue jokoan izango diren futbol edota pilota partiden berri. Adi, baita ohar honi ere; aurten 60 urte beteko dituen Usurbil Kirol Elkarteak udako eskubaloi kanpusa antolatu du LH3-DBH2 arteko ikasleei zuzendua. Ostiral hau dute interesdunek izen-emateko azken eguna.

Aztarri-Cup
Iragan ostiralean abiarazitako Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladaren txapelketak segida izango du ostiral iluntze honetan frontoian.


Futbol partidak
Haranen
Maiatzak 27, larunbata
12:00 Jubenilak, final laurdenak: Usurbil FT B-Lazkao KE B

Haranetik kanpo:
Maiatzak 27, larunbata
16:00 Jubenilen finala, Donostiako Cesar Beniton: Usurbil FT A-Intxurre KKE

Maiatzak 28, igandea
11:00 Infantil nesken finala, Orioko Mendibeltzen: Zarautz KE A-Usurbil FT A
17:00 Preferente neskak igotzeko kanporaketa, Oiartzungo Karla Lekuonan: Oiartzun KE C-Usurbil FT
Oharra: aldizkari hau
inprentara bidaltzerakoan,
zehazteke zegoen
jubenilak B taldearen
neurketaren
hitzordua.


Pilota partidak
Maiatzak 26, ostirala
18:30 Infantil mailako partida Usurbilen: Pagazpe-Ilunpe 3

Usurbilgo 50. Pilota Txapelketa
Usurbilgo 50. Senior txapelketako final zortzirenak hastear dira.

Maiatzak 26, ostirala
19:30 Etxezarreta-Aranguren(Orereta)-Ruiz de Larramendi-Garmendia(Lazkao)
Lizeaga-Beloki (Astigarraga)-Arribillaga-Azpiroz (Irurtzun)

Maiatzak 27, larunbata
18:30 Alberdi-Irazustabarrena (Alegia) -Garcia-Cordon (Iruñea)
Urbieta-Erasun (Villabona)-Urkizu-Labaka (Hernani)


Udako eskubaloi kanpusa
2023an Usurbil Kirol Elkarteak 60 urte beteko ditu eta azken urte hauetan, Usurbilen eskubaloiak duen arrakasta ikusirik, uda honetan eskubaloi kanpusa antolatzea erabaki du klubak. Eskubaloi kanpusa, Usurbilgo Oiardo kiroldegian izango da ekainaren 22, 23, 26, 27 eta 28 egunetan izango da, goizeko 09:30etik 12:30era. Ura eta hamaiketakoa norberak eraman beharko du.

Kanpusean eskubaloiarekin erlazionatutako ariketa eta jolas desberdinak egingo dituzte haur eta gazteek, baina baita beste zenbait jarduera ere. Eskubaloi kanpusa, LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko umeei eskainiko diete. Ekintza batzuk, adin guztiak elkartuta egingo dituzte eta beste batzuk adin-taldeka.

Eskubaloi kanpus honetako izen-ematea egiteko, honako formulario hau bete beharko dute interesdunek: https://forms.gle/i1n- UTx8ErXXeYxZX8 eta 40 euroko transferentzia egin beharko dute hurrengo kontu korrontean: ES80 3008 0259 1747 4227 6324. Familia bereko anai-arreben izen ematearen kasuan, bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu. Epemuga maiatzaren 26a izango da.

Edozein zalantza izanez gero, Usurbil Eskubaloi Kirol Elkarteko zuzendari Jon Aizpurua Cansecorekin harremanetan jarri: 688 63 14 55 telefono zenbakian edota posta elektroniko bidez, usurbilkirolelkartea@gmail. com helbidean.