#M28

Kanpaina amaitzear, hauteskunde egunari begira

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 26a, 10:22

Gauerdian amaituko da hauteskunde kanpaina, hauteskunde eguna etzi.

Azken bi asteotako hauteskunde kanpainaren azken orduak dira honako hauek. Ostiral gauerdi honetara arteko epea dute eragile politikoek herritarren botoa eskatzeko. Usurbili dagokionean, bada azken hitzordu bat; gaur arratsaldeko 19:00etarako EHBilduk deitutakoa, Mikel Laboa plazan. Hautagaiei babesa adierazteko herri argazkia ateratzeko deia egin dute.

Larunbata "hausnarketa eguna" izango dugu, eta biharamunean, maiatzaren 28an hauteskundeak. Hiru deialdi udalerri honetan: udal eta foru hauteskundeak, eta Zubietan, gainera, Herri Batzar berria osatzeko bozketa eguna. Igande goizeko 9:00etan zabalduko dira hautesleku guztiak, iluntzeko 20:00ak arte. Usurbilek 6.166 biztanle ditu. Haietatik 4.862 herritarrek izango dute bozka eskubidea. Norbera udalerriko ze zonaldeetan dagoen dagoen erroldatua, horren arabera hautesleku batera edo bestera jo ahalko du botoa ematera.

Badira aipatu beharreko zenbait aldaketa hauteslekuetan. Asteotan iragartzen joan garen moduan, batetik, osasun krisialdi betean egin ziren azken hauteskundeetan, Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailekoetan, prebentzio neurriak betetze aldera, Udarregi ikastolako hauteslekuak Oiardo kiroldegira lekuz aldatu zituzten. Jatorrizko gunera, ikastolako eraikin gorriko erdiko aretoan kokatuko dituzte oraingoan. Aldiz, deialdi hartan, Aginagan izan zen hautesleku aldaketari bere horretan eutsiko diote; oraingoan ere, eskolako psikomotrizitate gela baliatuko dute bozketa egunerako.

Azkeneko aldaketa Zubietan. Gogoan izan; ohi bezala, udal eta foru hauteskundeetarako bi hautesleku izango dituzte. Donostia aldekoek eskolara joan beharko dute botoa ematera. Usurbil aldekoek, aldiz, Lanbide Eskolara. Herri Batzar berriaren osaera ere bozkatu ahalko dute zubietarrek. Orain arte Alamandegira joan behar izaten zuten botoa ematera. Baina irisgarritasuna bermatu asmoz, frontoi atzeko Kaxkapen kokatuko dute oraingoan hauteslekua.

 

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA, ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA, ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

SANTUENEA KULTUR ELKARTEAREN EGOITZA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

AGINAGAKO HERRI IKASTETXEKO PSIKOMOTRIZITATE GELA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLAKO JANGELA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLAKO JANGELA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLAKO ERDIKO ARETOA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)

 


Hautagai-zerrendak
Gogoan izan, bi bozka paper ezberdinekin botoa emateko aukera izango da; bat udal hauteskundeetarako, bestea Gipuzkoako Batzar Nagusi berriak osatzeko. Udalerri honi dagokionean, lau alderdi aurkeztu dira lehia honetara: EHBildu, EAJ-PNV, PSE-EE eta PP. Zazpi, aldiz Gipuzkoa mailan: EH Bildu, PP, PSE, EAJ, Elkarrekin Podemos+Ezker Anitza+Berdeak Equo+Alianza Verde, Aulki Zuriak eta Stop. Hemen dituzue hautagai-zerrenda guztiak:
Udal hauteskundeak
Foru hauteskundeak

Zubietarrek gainera, aipatu moduan, Herri Batzar berria hautatzen lagundu ahalko dute. Bost dira aurkeztu diren hautagaiak. Bi Usurbil aldetik; Josune Iparragirre Tolaretxipi eta Haritz Arrizabalaga Garmendia. Hiru Donostia aldetik: Maider Izagirre Txoperena, Jon Andoni Arroyo Arozena eta Nekane Zaldua Iturrioz. Arroyok eta Arrizabalagak bigarren legealdia izango dute, gainerako hiru kideak estreinakoz aurkeztu dira deialdi honetara. Bozka eskubidea duten zubietarrek, nork bere herriko hautagaien artean bat edo bi hautatu ahalko ditu maiatzaren 28an, estreinakoz, Kaxkapen.

Emaitzen berri NOAUA!n
Igandeko bozketa egunaren jarraipena web horri honen eta sare sozialen bidez egingo dugu. Hala, hauteslekuen irekieraren eta itxieraren, eguneko parte harte datuen nahiz emaitzen berri emango dizuegu etzi.