Bizikleta topaketan parte hartu dute Eskola Kiroleko kideek

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 27a, 13:39

Txokoaldera joan etorria egin eta ginkanan parte hartu dute gero Udarregi ikastolako patioan.

Uda giro beteko larunbat goiza egokitu zaie Eskola Kiroleko irudiotako partaideei. Bizikleta topaketa antolatu dute maiatzaren 27 honetan. Goizean lehenbizi, Txokoaldera joan etorria egin dute. Handik bueltan, Udarregi ikastolako patioan ginkanan parte hartzeko aukera izan dute.

Topaketa honetan batu dira Eskola Kiroleko LH 5 eta 6 mailetako ikasleak eta eskaintza honetako arduradunak, baita hainbat guraso ere. Guztiek bizikleta gainean goiz pasa ederra bizi izan dute.